2011/03/21 - Miami, Florida, AEB
Kia Alexis Maiz
Kia Alexis Maiz, 22 urteko gaztea, 2011ko martxoaren 21ean hil da Miamin (Florida), Estatu Batuetan, zirkulazio istripu lazgarri batean. Kia, Flora eta Alejandro Maiz-en biloba zen, Alejandro Miamiko Euskal Etxeko lehendakaria delarik, pertsona oso ezagun eta maitatua Miamin eta Florida eta Kubako euskaldunen artean.
Kia organo-emailea zen eta horregatik elizkizunak bere oroiz, datorren astera arte atzeratu dira: Martxoaren 30ean, asteazkenez, egingo dira, arratsaldeko 6:00etan, St. Peter eta St. Paul elizan (1435 SW 12th Ave. Miami, Florida 33129, tel: 305 858-3722).
Goian Bego. Diasporako euskaldunen doluminak Alejandro eta Florari; Kiaren aitari eta familiako guztiei.