euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Julen Ruiz de Azua Abadia

Julen Ruiz de Azua Abadia

2024/06/14 - Galdakao, Bizkaia

Julen Ruiz de Azua Abadia Galdakaon hil da 2024ko ekainaren 14an, 90 urte zituela. Bere aldeko hileta elizkizunak ekainaren 17an, astelehena, egingo dira 18:00etan Gernika-Lumoko Frantzisko Asisko Deunaren Eliza-Parrokian.

Julen bera eta emazte Miren Arruti Euskal Herritik Mexikoko erbestera ateratako euskaldunak izan dira. Julen baino lehen bere aita iritsi zen Mexikora, Boisetik pasatu ondoren, baina bertan laketu ez zela-eta, Mexikoraino heldu zen. Familia euskaltzale, abertzale eta engaiatua. Aita Antoniok, Euzko Deia ateratzen zuen (zuzendari izan zen 1957tik 1973ra), Julen moldiztegitik laguntzaile. Euskal zirkuluetan eta Euskal Etxean sakon sartutako pertsona, eta familia bertan hazia. Azkenaldian Gernikara etorriak. Seme Julen, 2024an Euskal Herrira etorri arte Mexikoko Euskal Etxeko lehendakari zen, eta arrebak eta gurasoak luzaroan izan dira EEko batzordekide eta arduradun. Emazte Miren eta hiru seme-alaba, Nekane, Josune eta Julen.

GB

,



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia