euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Juan Zelaia Letamendi

Juan Zelaia Letamendi
Juan Zelaia Letamendi

2016/08/09 - Oñati, Gipuzkoa

Abuztuaren 9an  hil da Juan Zelaia Letamendi (Oñati, 1920), 95 urte zituela, gaixotasun luze baten ondoren.

Diasporari lotua, enpresaria eta euskaltzalea izan zen, biak barneko sentimentu eta bokazioz; kulturaren alorrean, mezenas bat euskal kulturarekiko, askorentzat "euskal kulturaren mezenasa". EuskalKultura.com-ek ere bere sorrera zor dio.

Industri Ingerianitzan doktore, kulturaz eta inguruaz kezkatutako pertsona zen. Euskaltzale engaiatua, ardura eta atxikimen du handia zeukan bere herria eta hizkuntzarekiko. Eta ahal izan zuen guztietan agertu zuen, aktiboki, bere beste alderditik, enpresari aldetik. 1959ean, hogeitabost urte lehenago Oñatin bere aita bazkide zela sortutako Cegasa enpresaren gidaritza hartu zuen, sendotuz eta hedatuz.

Cegasa (bateriak) bere enpresari bizitzaren abiapuntu, beste zenbait alorretan ere sortu zituen ekimenak hala nola Tuboplast (plastikozko edukiontziak), Hidronor (industri hondakinen tratamendu eta berreskurapena) eta beste proiektuekin baita ere ardogintzan (azken urteotan baita txakolingintzan ere Upaingoa bere sortetxearen izena hartu zuen txakolinarekin), kontserbetan edo merkaturatzean, presentzia izanik Euskal Herriaz gain munduko beste hainbat herrialdetan .

Bizitzaren alderdi sozial eta kulturalek kezkatzen zuten enpresari, bere ibilbide luzean hainbat ekimen sustatu izan zituen bi alor horietan, ikastolen sorreratik hasita, UZEIraino, tartean Everesta igo zuen Tximist espedizioa (1974) edota kirolei, literaturari, bertsolaritzari eta itzulpengintzari laguntzeko ekimenak.

Laguntza horietako asko, berak hala nahi izanda, bere sostenguaren publizitate berezirik gabe pasatu izan dira, interesatuen eta ingurukoek bakarrik jakinda.

Familia aldetik eta baita pertsonalki ere oso lotura sendo eta sentitua zeukan Diasporarekiko, eta bere ekimenetan beti ahalegintzen zen zubilana eta elkar-ezagutza bultzatzen Euskal Herriaren eta Zortzigarren Probintziako euskaldunen artean.

"Bizitzaren erdia pasatu izan dut Ameriketan bizitzen edo Europa eta Amerika artean eta neronek ere neure burua Diasporako euskaldunetako bat bezala ikusten dut" esan izan zuen behin baino gehiagotan eta hala jaso genuen Euskal Kultura buletinean 1998an argitaratu genuen artikulu batean.

Izan ere, Juanito Zelaia --jende askok ezagutzen zuen bezala-- Euskal Fundazioaren (Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioa) sortzaile izan zen 1994an, Joseba Intxausti ipiniz bertako idazkari nagusi, ekimen berria hain zuzen ere Euskal Kulturaren lagungarri izateko sortu zuelarik arreta berezia jarrita Diasporari eta Diasporako euskal proiektuei.

Euskal Fundazioaren emaitza izan zen 1998an Euskal Kultura izeneko buletina, geroago interneten EuskalKultura.com bilakatuko zena.

Kazetaritzaren alorrean, zenbait proiektu bultzatu izan zituen Nafarroan eta Euskal Herri osoan eta egun Noticias taldekoak diren egunkarien laguntzaile izan zen, eta hein horretan administrazio-kontseiluetako partaide eta buru.

Azken urteotan emanak zizkioten Sabino Arana Saria (2000), Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari Saria (2000), Antton d'Abbadia Saria (2002), Gipuzkoako Urrezko Domina (2003) eta Durangoko Azokako Argizaiola (2008).

Bere ilobei, familiako kide eta lagunei eta euskalgintzaren munduari oro har gure doluminak.

Gogoan Bego Juan Zelaia Letamendi.

Eskerrik asko

Oharra: Bere aldeko elizkizunak ostegun arratsaldez, 19:00etan, egingo dira Oñatiko Mikel Goiangeruaren Parrokian. Beila 18:30ak arte egingo zaio

Albistearen isla eta iritziak zenbait komunikabidetan:

Juan Zelaia hilda, gaixotasun luze baten ondorioz
http://goiena.eus/debagoiena/1470821682783

Markel Olano: "Gipuzkoarrontzat pertsona eredugarria izan zen"
http://goiena.eus/debagoiena/1470838877033

Celaya, la gran excepción a la regla: Noticias de Gipuzkoaren editoriala
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/08/11/opinion/editorial/celaya-la-gran-excepcion-a-la-regla

Agur t'erdi, Juan, por Iñaki Alzaga
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/08/11/sociedad/agur-terdi-juan

Fuerza y convicción, por Pablo Muñoz
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/08/11/sociedad/fuerza-y-conviccion

Eskerrik asko, Iñaki Aldekoaren azken agurra
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/08/11/sociedad/eskerrik-asko

Lourdes Idoiaga: "Hutsune handia sentituko dugu ez bakarrik Oñatin, baizik eta EH osoan"
http://goiena.eus/oinati/1470830546809

Mikel Biain: "Oñatiar gehienok izan dugu inguruan norbait Cegasan lan egin duena"
http://goiena.eus/debagoiena/1470838877033

Juan Zelaia, un navarro de Oñati, por Luis María Martínez Gárate, de Nabarralde
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/08/11/sociedad/juan-zelaia-un-navarro-de-onati

Andres Urrutia: "Juan Zelaia euskal kulturaren sustatzaile aparte izan zen"
http://goiena.eus/oinati/1470830546809

La Diputación Foral de Gipuzkoa expresa su profundo pesar
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/08/11/sociedad/la-diputacion-expresa-su-profundo-pesar

Aritz Galdos: "Zelaiak lan handia egin zuen Getariako jatorrizko izendapena Gipuzkoa osora zabaltzeko"
http://goiena.eus/oinati/1470828937550

Juan Celaya, el vasco que vio el futuro
http://www.deia.com/2016/08/11/sociedad/obituarios/el-vasco-que-vio-el-futuro

Juan Zelaia enpresaburu eta euskal kulturaren sustatzailea hil da
http://www.diariovasco.com/economia/201608/10/juan-zelaia-enpresaburu-euskal-20160810122447.html

"Su legado será un referente", dice la Diputación Foral
http://www.diariovasco.com/economia/201608/10/legado-sera-referente-20160810141243.html

Juan Zelaiaren emaria eten da
http://www.berria.eus/albisteak/125653/juan_zelaia_enpresaburu_eta_euskaltzalea_hil_da.htm

Juan Celaya enpresaburu eta euskaltzalea hil da
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/4302688/juan-celaya-enpresaburu-eta-euskaltzalea-hil-da



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia