euskal diaspora eta kultura
2014/03/20 - Mar del Plata, Argentina
Euskal Argentinar Elkarteen Federazioak (FEVA-Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna) honako lerroak helarazi dizkigu, Juan 'Tito' Gaillour-en heriotza kari. Euskal-argentinar engaiatua, Tito Gaillour, FEVAko lehendakari (1988-94) eta Mar del Platako Denak Bat-eko lehendakari (1975-94) izan zen, euskal komunitate barneko beste zenbait kargu eta dedikazio artean.
Goibel eta tristeziaz hurbildu beharrean gaude gure lagun eta FEVAko lehendakari ohi Juan Gaillour (Tito) zendu dela adierazteko. Goian bego.
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari zelarik FEVAra iritsi zen federazioko lehendakari izatera 1988an. Zenbait urtez (1994a arte) bereziki gogor egin zuen lan Euskal Herriaren eta bere erakundeen aldeko lan eta maitasunezko lekukotasun garrantzitsua utziz.
Bere kudeatze-urteen emaitza izan genuen FEVAn lege-nortasuna lortzea, berezko bulegoa eskuratzea, Argentinan zehar euskal etxeen kopurua modu esanguratsuan haztea... Eskerrik asko, Tito!!!
Beila 16:00etatik aurrera izango da Piovano beilatokian. helbidea 3 de febrero 3636 Mar del Plata.
Goian bego.
FEVA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus