euskal diaspora eta kultura
2012/02/16 - Dania, Florida, USA
Bilbon 1950eko urtarrilaren 15ean jaioa, Jesus Mari (Josu) Ugarte Badiola, "Okoki" izan zen pilota munduan.
Haurtzaroa eta gaztaroa Etxebarria eta Markina artean pasatu zituen, Bizkaian, lehenengo ikasketak Markinan eta nodren Urberuagako Aspiltzako eskolan. Batxillergoa Bilboko Salletarren Eskolan egin zuen.
Zesta-puntaren lilurari ihes egin ezinik, 17 urte zituela debutatu zuen pilotari profesional gisa Zaragozako frontoiean, eta ondoren 1969 eta 1973 artean Bartzelonako Principal Palacio-n aritu zen.
Ameriketan, berriz, Las Vegas, Tijuana, Bridgeport, Dania eta Milford-eko kantxetan ibili zen.
Bera familia amerikarrarekin bizitzen bukatu zuen, Stratford-en (Connecticut).
Danian hil zen, 2012ko otsailaren 16an, 62 urte zituela.
Gustura ibili zen ibili zen leku guztietan, baina beti herrimina bihotzean. Euskal Herrira itzultzen zen bakoitzean Kalamua mendira igotzen zen. Etxebarria eta Markina aldera begiratzen zuen, Okokiko bere etxe eta bolua antzemanez. Bertan grabatzen zituen begi ninietan gero Ameriketan, begiak ixten zituenean gogoratuko zituen irudiak
Daniako itsasoko urek eta Kalamuako gailurrak partekatzen dituzte bere errautsak...
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus