euskal diaspora eta kultura
2017/01/06 - Donostia-San Sebastian
Donostian hil da urtarrilaren 6an, 86 urte bete berriak zituela, gaisotasun luze baten ondoren Joseba Leizaola.
Caracasko euskal-venezuelar komunitateko familia oso ezagun bateko kide, Joseba Leizaola Donostian jaio zen baina berrogeigarren hamarkadan Venezuelara erbesteratu zen guraso eta senideekin. Bertan hazi eta egin zituen ikasketak, geroago euskalerriratu eta euskal erakunde demokratikoak abiatu zirenean eusko legebiltzarkide hautatu zuten 1980an. Bost legealditan izan zen bertan hautetsi, azkeneko bietan (1990-1998) legebiltzarburu.
Caracasen hasi zuen bere ibilbide eta engaimendu politikoa Alderdi Jeltzalean. EGIko lehendakari izan zen, eta Eusko Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide ere. Jesus Mari Leizaola Lehendakari Zaharraren iloba zen eta haren anaia Ricardo, bere aita, ere, konpromiso eta jardunbide euskaltzale eta jeltzale nabariko pertsona izan zen.
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus