2009/10/03 - Getxo, Euskal Herria
Joseba Emaldi
Urriaren 3an, larunbata, hil da Bilbon Joseba Emaldi, gerraondoko erbesteko abertzaletasunean mugitutako pertsona eta frankismoaren kontrako mugimendu klandestinoan sakonki konprometitutako jeltzalea. Bilbon jaioa, Getxon bizi zen. Politikoki arras engaiatutakoa, gerraostean Venezuelara erbesteratu eta bertan erabat aktibo segitu zuen bere lana, Jose Antonio Agirre lehendakariaren Jaurlaritzaren esanetara. Egun Eusko Jakintza Taldea Arana Goiri Anaiak-eko kide zen.