euskal diaspora eta kultura
2020/08/09 - Bogotá, Kolonbia
Jose Perea Sasiain Bilbon jaio zen 1933ko maiatzaren 5ean eta joan den igandean hil zen, 2020ko abuztuaren 9an, Kolonbiako Bogotan.
Perpetua Sasiain izan zuen ama; eta aita, Andres Perea Gallaga (Barakaldo, 1898 - Bogota, 1980), Eusko Jaurlaritzaren Kolonbiako lehenengo ordezkaria izan zena.
José Perea Sasiainek medikuntza ikasi zuen Kolonbiako Unibertsitatean eta Sorbonako eta Harvardeko ikertzailea izan zen.
Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko irakaslea izan zen luzaz. Medikuntzako eta Odontologiako ikasleak trebatu zituen hamarkadaz hamarkada Histologiako Katedratik.
Bere aldeko meza eskainiko da larunbat honetan, abuztuaren 15ean, 12:00etan, Bogotako Katedral Primatutik Facebook Live bidez zabalduko dena, bere lagun ugariak, Kolonbiako bere familia, Euskal Herrikoa eta Espainiakoa eta Estatu Batuetakoa ere partaide izan ahal daitezen.
Goian Bego (GB)
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus