euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jose Mari 'Joe' Goicoechea

Jose Mari 'Joe' Goicoechea
Jose Mari 'Joe' Goicoechea

2020/04/25 - Townsville, Australia

1933ko uztailaren 25an - 2020eko apirilaren 22an

Bere emazte Jenny, seme-alabak Teresa, Maria, Stephen eta Anamari. Bere biloba eta berbilobek ‘Gumpy’ deitzen zioten. Etxean hil da bere familiak inguratuta.

Aste honetan zeremonia pribatu bat egingo zaio. Bere bizitza ospatzeko ekitaldia aurrerago egingo da, abisatuko den data batean.

Artikulua bere oroiz hemen.

Hitz hauek zabaldu ditu North Queensland-eko Euskal Etxeak bere heriotzaren berri jakinik:

Tristura handiz eta saminez jakinarazi nahi dizuegu gure sorrerako lehendakari eta lagunmin maite Jose Mari (Joe) Goicoechea hil dela. Joek North Queensland-eko euskal komunitatea elkartzeko ametsa izan zuen duela hogei bat urte. North Queensland-eko Euskal Etxeak berari zor dio bere sorrera eta ondoko arrakasta. Euskal kantu, bazkari eta edari asko partekatu ditugu Euskal Etxekoek berarekin eta Goicoechea familiarekin. Joe gizon konprometitua eta famili girokoa zen eta legatu handia utzi digu. Gogoan ditugu bere emazte Jenny, bere seme-alaba Teresa, Maria, Stephen eta Anamari, euren bikoteekin, bere biloba eta berbilobak. Eurentzat gure sinpatia eta otoitzak garai zail honetan. Euskal Etxeak espero du luze espero gabe iegin ahal izatea ekitaldia bere oroimenez. Goian Bego, Jose Mari!



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia