euskal diaspora eta kultura
2022/08/12 - Macachin, La Pampa, Argentina
Jose Mari Arceluz Mujica La Pampa probintzia argentinarreko Santa Rosa hiriburuan hil da 2022ko abuztuaren 12an, 82 urte zituela. Bere emaztea: Mabel Poey; seme-alabak: Luis María eta Alejandra; seme-alaba politikoak: Mara Munizaga Peña eta Javier Aguirre; bilobak: Yanna eta Salvador; anaia-arrebak: Jesus eta Angel; anai-arreba politikoak; ilobak; lehengusuak; lagunak eta gainerakoak atsekabe handiz daude eta jakinarazten dute Jose Mariren gorpua Macachinera eraman dutela, eta bertako “El Martillo” estantzian ehortzia izan dela abuztuaren 13an.
Bestalde, Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak honako oharra plazaratu du:
Atsekabe handiz eman diogu azken agurra José María Arceluz, gure erakundeko bazkide, fundatzaile eta kolaboratzaile nekaezinari.
Jose Mari 1940ko martxoaren 5ean jaio zen Bergaran (Gipuzkoa), eta oso gazterik abiatu zen Argentinara. Nerabezarotik Macachinen finkatua, hemen bizi izan da bere azken hatsa eman arte. Gure erakundearen sorreran parte hartu zuen eta beti egon izan da gure euskal etxearen hazkundea sostengatzen.
Galera izugarria da guztiontzat. Eskerrik asko Jose Mari guztiagatik! Betiko biziko zara gure bihotzetan.
Gure doluminak familiari. Goian Bego Jose Mari betiko!
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus