euskal diaspora eta kultura
2023/05/11 - New Jersey, EEUU
José Luis 'Joe' Abio New Jerseyn hil da 2023ko maiatzaren 11an, 67 urte zituela. Julian Abio Laraudogoitiaren eta Maria Teresa Goiriena Bilbaoren semea zen.
Bilbon, Bakion jaioa, 1955eko abenduaren 15ean, 8 urte zituela guraso eta anaiarekin Estatu Batuetara amigratu zuen, Brooklynera. Hamabost urte geroago New Jerseyra, Hudson Countyra aldatu zen eta bertan bizi izan da gaurdaino. Erretreta hartuta zegoen, informatikan aritua zen lanean ADP konpainia multinazional handian.
Ez zen ezkondu eta ez zuen seme-alabarik izan. Biziki maite zituen bere hiru ilobak, Xantiana, Julen y Maialen, anaiaren seme-alabak.
"Herrimina zeukan Euskadirekin, baina gutxitan bisitatu zuen". "Orain dela gutxi Bakion izan nintzen eta askok galdetu zidaten berataz", esan digu anaia Julianek. "Ez dut anaia hoberik euki ahal izan, eskuzabala eta onbera oso".
Lerro hauetatik, doluminak bere anaia Juleni, koinata Nilsa Rivera-Abio, iloba Xantiana, Julen eta Maialen-i, lagun eta familiakoei.
A visitation for Jose will be held Thursday, May 18, 2023 from 5:00 PM to 9:00 PM at Leber Funeral Home, 2000 Kennedy Blvd, Union City, NJ 07087. A committal service will occur Friday, May 19, 2023 from 1:00 PM to 2:00 PM at St. Charles Cemetery, 2015 Wellwood Ave., Farmingdale, NY 11735. A funeral service will occur Friday, May 19, 2023 from 10:00 AM to 11:00 AM at St. Augustine R.C.C., 3000 New York Ave., Union City, NJ 07087.
Goian Bego (GB) - May Rest in Peace
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus