2010/09/19 - Caracas, Venezuela
Jose Iriarte
Igande honetan, 2010eko irailaren 19an, Jose Iriarte hil da Caracasen, urte askotan hiriburu venezuelarreko Eusko Etxeko txistulari izan dena.
Caracasko euskal gertakarietan txistua eta danbolinaren doinua ekarri izan du urte askotan, hasieran bere anaia Albertorekin, hura ere txistularia, aspaldi hila.
"Josek ez zigun sekula huts egin Aberri Egunetan, mezatan eta bestelako ospakizunetan, beti hor zegoen. Ez dugu sekula ahaztuko bere musika ez eta nola bere ekintzek agerian uzten zuten zer nolako gizon on eta bikaina zen", esan dio EuskalKultura.com-i Caracasko Eusko Etxeko lehendakari izandako Pedro Javier Arriaga Aguirrek.
Gaur egingo zaion azken agurreko mezan Koldo Olaberen txistuaren doinuek agurtuko dute. Aita Martinek gidatuko du meza.
Goian Bego.