euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jorge Enrique Uztarroz

Jorge Enrique Uztarroz
Jorge Enrique 'Chicho' Uztarroz bere emazte Bibiana Dabadierekin

2023/01/01 - Necochea, Argentina

2023ko urtarrilaren 1ean, igandean, hil da 68 urte zituela Jorge Enrique Uztarroz.

Necocheako Euzko Etxeak honako honela ekarri du gogora sare sozialen bidez plazaratu duen oharrean:

"Saminez azken agurra ematen diogu Jorge" Chicho "Ustarroz-i, Euzko Etxeko danborrada eta euskal familia handiko partaidea. Doluan lagun Bibi, Juani, Sebi, Joana, Cali, Joaquin, Ibai eta Mailenekin une triste honetan, baina pozik hainbeste une ahaztezin partekatu izan ditugulako berarekin. Goian bego Chicho maitea, beti arte".

Aldi berean, Necocheako prentsak ere bildu du ohar hori eta bat egin du doluarekin. Hori da El Ciudadano Necochea kazetaren kasua, honako testua argitaratu duelarik:

Nahigabe handia ekarri du Necocheako komunitatean Jorge Enrique Ustarroz nekazaritza ingeniariaren heriotzak, igande honetan, 2023ko urtarrilaren 1ean. 68 urte zituen. Nekazal ekoizpenean egindako lan profesionalagatik ezaguna izateaz gain, Ustarroz bertako euskal gizataldearen partaide estimatua ere bazen eta horregatik saminez eman dio azken agurra Euzko Etxeak Jorge Chicho Ustarroz-i, gogoratuz danborradako kide gisa gogoratuz, ez soilik tristuraz, pozik ere baizik "hainbeste une ahaztezin partekatu ahal izateagatik".

Bere ikolegaren heriotzak Luis Lanzavecchia ingeniari agronomoa ere hunkitu du, eta azpimarratu ditu haren lan profesionala eta baita balioa ere eta pertsona gisa zituen bertuteak. Ildo beretik mintzatu da Gastón Fernández Palma ekoizlea, agur hitz beroak eskainiz sare sozialetan.

Ustarroz ingeniari agronomoak baten dituen elkargoan ere ibilia zen partaide, eta aholkulari teknikoa zen General Necochea Nekazaritza eta Abeltzaintza Kooperatiban, eta honek karia horretara itxiak eduki ditu astelehen honetan ateak tarte batean, dolu-seinale moduan. Nestor Ferreyra kazetariak ere, aspalditik nekazaritza eta abeltzaintza arloko programen gidari denak, gogoan izan du Ustarroz, askotan elkarrizketatu zuelako ezagutzen baitzuen.

Ferreyrak definitu du Ustarroz "kolaboratzaile nagusietako bat zela" esanez, "nekazaritzari lotutako geure kazetaritza lana irrati eta telebistan egiterakoan, ingeniari agronomoa zelako eta aholkulari, General Necochea Kooperatiban. Kazetariak Ustarrozen berotasuna eta maila pertsonalean eta profesionalean zeukan etegabeko jarrera onagatik, bere emazte Bibiana Dabadie eta seme-alabekin batera". Eta aitortu du ez duela inoiz ahaztuko ingeniari agronomoak izan zuen keinu berezi bat, harek Israelera bidaiatu zuenean, Jerusalemgo lur santuaren lagin bat ekartzeko atsegintasun eta adeitasuna izan baitzuen.

Ustarrozaren gorpuak beila izan zuen eta ondoren erre egin zuten Las Acacias parkeko hilerriko errausketa-labean, amaitzen du El Ciudadanoko oharrak.

Goian Bego (GB) - Atsedena Bakean



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia