euskal diaspora eta kultura
2020/12/16 - Buenos Aires, Argentina
(Bordele, 1937 - Buenos Aires, 2020)
Igandero 'Presencia Vasca' bere irratsaioa Entre Rios probintzia argentinarreko Parantik aireratzen duen Federico Borras-en bidez izan dugu iganden honetan Jon Uriarte euskal-argentinarraren heriotzaren berri.
Gerrarengatik Bordelen jaioa, Erandiokoa zen Jon Uriarte eta bertan bizi izan zen familiarekin Euskal Herria utzi eta 12 urte zituela Argentinara emigratu zuen arte. Argentinan, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea izan zuen bigarren etxe eta aterpe eta izan ere, bertako lehendakari ere izan zen hiru agintalditan, eta baita FEVA (Euzko Argentinan Bazkun Alkartasuna) Argentinako euskal etxeen federazioko idazkari ere. Abertzale eta jeltzale porrokatua, Argentinako jeltzaleen lehendakariorde eta buruzagi ere izan zen. Jon abenduaren 16an hil da.
Lerro hauetatik, gure doluminak Begoña arrebari; Jon, Joaquín, Nerea, Lorene eta Mateo seme-alabei; Nicolás, Ezequiel eta Delfina Uriarte, Santiago, Tomás eta Martina Uriarte, María eta Sofía Viacava, Ámbar Fatú, Alexia,Tess eta Maggy Uriarte ilobei eta Leon birbilobari.
Goian Bego (GB)
Hona Argiak 2001ean Laurak Bateko lehendakari zela egin zion elkarrizketa.
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus