euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jesus Maria Sasia Sopeña

Jesus Maria Sasia Sopeña
Jesus Maria Sasia Sopeña

2020/01/07 - Güigüe, Carabobo, Venezuela

Caracasetik, Pedro Javier Arriaga Aguirrek idatzi digu, Carabobon hil den Jesus Maria Sasia apaiz portugaldarraren heriotzaren berri emanez:

Jesus María Sasia Sopeña beneditar monje eta apaiz naitatua Portugaleten (Bizkaia) jaioa zen, 1926ko otsailaren 17an. Carabobo estatuan, Güigüeko San Jose abadian bizi zen. Batxilergoko ikasketak Comillaseko Unibertsitate Pontifizioan egin zituen, eta handik Santo Domingo de Siloseko abadiara pasatu zen, bertan 1950ean apaiztuz. Burgosko abadiatik igaro ondoren, Estibalizko Andre Mariaren monasterioan jardun zuen, Araban. 1967an Caracaseko San Jose abadetxera bidali zuten, et ondotik Camuri Chicora, Vargas estatuan, eta, azkenik, 1986an, Güigueko abadia beneditarrera. Bertan zegoen urtarrilaren 2an, arnas etenaldi baten ondorioz Flor Amarillo herriko "24 Horas" klinikan sartu zutenean, urtarrilaren 7an hil den arte.

Abadetxe horretan, besteak beste, ostalari, liburuzain eta organista lanak egiten zituen, eta abadetxera Venezuelako hainbat lekutatik erretiro espiritualaren bila joaten ziren pertsonei laguntzen zien. Erlijio-dedikazioa alde batera utzita, ospe handia hartu zuen Bizkaiko eta Arabako euskal mendebalde toponimiari buruz egin zituen ikerketek.

Estibalizen zegoela historiari buruzko lan ugari idatzi zituen eta Toponimia Euskérica en las Encartaciones de Vizcaya, 248 orrialdeko lana 1966 argitaratu zuen. Venezuelara lekualdatu ondoren, jarduera handia izan zuen Euskaltzaindiak eskatuta edota Amerikako Eusko Ikaskuntzen buletinak galdeginik edo euskal pertsonaien omenaldietarako. Era berean, gai berberei buruzko ikerketekin kolaboratu izan zuen hainbat argitalpenetan, bere lanak bibliografia espezializatu gehienetan aipatzen direlarik.

Sarean hainbat orrialde aurki daitezke Venezuelan Sasia aita zegoen abadiara egindako bidaiaenak, eta egonaldiak eta bisitariekin izandako jarduera aipatuz, komunitate erlijiosoaren harreman publikoen funtzioa bete baitzuen. Aita Jesus Mariak monje izateari eman zion bizitza, eta kristautasunaren barruan, monje izatea, bataiatuok egitera deituta gauden perfekzioaren ideala egitea da, ebanjelioa eta San Benitoren Araua gidari hartuta, "Izan zaitezte perfektuak zuen aita zerutiarra perfektua den bezala" (mt 5, 48). Goian Bego, aita Jesus Maria maitea.

Venezuelako Euskal Komunitatearen barruan oso ezaguna zen eta Caracaseko Euzko Etxean meza asko emandakoa zen, eta Caracaseko Euzko Etxeko eta Radio Euzkadi klandestinoko argitalpenen kolaboratzaile handia izan zen. Euskal Elizari buruzko liburu bat idatzi zuen eta Buenos Airesko Ekinek argitaratu zion Manu Elu Lipuzkoa ezizenpean.

GB



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia