euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jesus Lasaga Belategui

Jesus Lasaga Belategui
Jesus Lasaga Belategi

2021/03/04 - San Juan, Puerto Rico

Jesus Lasaga aramaiotarra ostegun honetan, martxoaren 4an, hil da Puerto Ricon, urtetan gaixorik egin ostean. Luzaro izen zen bertako Euskal Etxeko lehendakaria. Berri lazgarria euskal elkarteko kide eta egungo lehendakari den Eduardo Cifuentesek eman digu nahigabeturik.

Jesús Lasaga Belategi Aramaioko (Araba) Azkoaga auzoko Iturralde baserrian jaio zen. Pasionistetan sartu eta Gabiria, Tafalla, Urretxu eta Deustuko komentuetatik igaro ondoren, 1958an, 24 urte zituela, Kolonbiara abiatu zen eta han urte batzuk eman ostean Puerto Ricora pasatu zen. Geroago, Euskal Herrira bidaiatu, ordena utzi eta Puerto Ricora itzulita hilerriak kudeatzeko enpresa batean hasi zen lanean, eta arlo horretan pare bat hamarkada lan eginik hartu zuen erretiroa.

1995ean, euskal kultura eta Euskal Herriarekiko loturak zaintzearren bildutako jende talde bateko partaide, Euskal Etxea (Vascos en Puerto Rico, Inc) sortu zen Puerto Ricon eta bera hautatu zuten lehendakari, eta hala segitu zuen 2005era arte. Zenbaitetan etorri zen Euskal Etxeen Munduko Kongresuetara Puerto Ricoren ordezkari.

Gladys-ekin ezkonduta, Cupey-Río Piedras-en (San Juan) familia sortu eta bi alaba, Mirari eta Maite, izan zituen, eta kontent aitondua zen.

Bere oroiz deitutako ekitaldien xehetasunen zain geratzen gara berehala argitaratzeko.

Goian Bego (GB)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia