euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jeanne Lacunza Sagasta

Jeanne Lacunza Sagasta
Jeanne Lacunza Sagasta

2014/06/05 - Ontario, OR, AEB

1926ko abenduaren 26a - 2014ko ekainaren 5a

Jeanne Lacunza Sagasta 2014ko ekainaren 5ean hil zen, 87 urte zituela, etxean, Ontarion (Oregon, AEB) asko maite zuten lagunez inguratuta. Mendibe Baxenabarren sortua zen 1926ko abenduaren 26an, Evariste Lacunza eta Marie Harguindeguyren alaba. Mike Sagastarekin ezkondu zen Euskal Herrian eta alaba izan zuten, Marie Lucie. Familiak Argentinara emigratu zuen Bigarren Mundu Gerlaren ondotik eta hamalau urte geroago handik Estatu Batuetara, Ontarion finkatuz. Ontario Basque Club, Ontarioko Euskal Etxeko kide zen, aktiboa eta bere inguruko guztiek maite zuten, euskal komunitatearen baitan zein auzoko, bizilagun eta herrikideen artean.

Gibelean utzi ditu Mari Lucie alaba, gaurdaino desagertua, eta alaba eta ezkon-haurrideak:Micheline Lekumberry (Mendibe Nafarroa Beherean, alabak Marie Claude, Therese, Maritxu eta Jeanne), Leonie Seoane (Buenos Aires, Argentinan, semea Hector), Monique Arhancet (Jutsi Nafarroa Beherean, alabak Marie Michelle, Jeanine eta Isabelle) eta Izabelle eta Pierra Lako, azken hau Euskal Argentina elkarteko sortzailea (Jutsi Baxenabarren, seme-alabak Evariste, Martta, Jean eta Mirentxu), bere koinata Kathleen Ann (Montanan, seme-alabak Terry Gene, Maurice eta Elisa Marie) eta Ontarion familia bezala zeuzkan Calzacorta eta Gastanaga familiak.

(Aipua The Argus Observer-ek argitara emana, hemen)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia