euskal diaspora eta kultura
2024/11/10 - Bakersfield, California, AEB
Jean Pierre Daramy hil da azaroaren 10ean Bakersfielden. Denek maite zuten pertsona horietakoa zen, beti Euskal Etxean lagun eta laguntzaile bolondres, piknikean haragia erretzen eta zernahi egiten ikus zitekeen. Bihotzean ebakuntza egin ondoren hil da, bere osasun egoera larria baitzen azkenaldian, biriketan ere arazoak, bypass hirukoitza eginik, bihotzak ezin izan dio eutsi. Maite zituenak alboan hil da.
Baigorriarra zen Jean Pierre eta gazterik etorri zen Estatu Batuetara artzain. Gero baratzagile (lorazain) bilakatu, eta bere negozioaren jabe. 51 urtez Pollyrekin esposaturik, 51 urte horietan hiru seme-alaben aita izan zen, eta aita, aitatxi eta arra-aitatxi, beti atsegin eta maitakor. Euskal komunitatearentzako pertsona arras maitatu eta baliosa, eta bere hutsunea zinez sentituko da.
Bere familia egoera zailean da, emazte Polly minbiziaren kontrako borrokan ari baita. Julian Barnum-ek kanpaina hasi du GoFundMe-n sosa biltzearren familiari laguntzeko elizkizun eta ehorzketa gastuak ordaintzeko. Ikus hemen.
Hona NABOko lehendakari Jean Flesherrek bere galerari buruz esandakoa:
We have lost another of our good friends, Jean Pierre Daramy. Long time member and supporter of the Kern County Basque Club, Klika and Basque culture in general, he will be greatly missed. Our deepest condolences to his family and friends, may he rest in eternal peace. Gure dolumin haundienak bere familiari eta laguneri, Jainkoak bere lorian daukala.
Goian Bego (GB)
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus