euskal diaspora eta kultura
2020/02/17 - Chino, AEB
1940-01-26 - 2020-02-17
Otsailaren 17an hil da 80 urte zituela, bere bizitza osoa Chinoaldeko euskaldunei eta bereziki Chinoko Euskal Etxeari loturiko JB Aguerre, jendearentzat 'Jeibi' (JB) Aguerre.
Donoztirin (Baxenabarre) sortua eta Kaliforniara emigratua, 'letxeroa' izan zen bere bizitza osoan, milaka behi hazi zituen Chinon, bertako euskaldunen profilari erantzunez.
Negozioetan arrakastatsua eta euskaldunekin ere oso pertsona engaiatua, klikako kide, muslari, kantari, hainbat urtez Chinoko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide eta lehendakari izana.
2007an Chinoko Euskal Etxeak bertako 'Bizi Emankorra' saria eman zien berari eta bere emazte Claudiari, bizitza osoan zehar euskaldunen eta Euskal Etxearen alde eginiko lan eskergagatik.
JBren aldeko elizkizunak martxoaren 3an egingo dira St. Paul the Apostle eliz katolikoan (14085 Peyton Dr, Chino Hills, CA 91709) eta mundu bat jende ekarriko dute hain segur, Chino Bailarako biztanle euskaldun eta ez-euskaldunak, zein Kalifornialdeko euskal komunitateko kideak, bi sailetan oso pertsona ezagun eta apreziatua baitzen.
- 9:30etan viewing ekitaldia
- 10:30etan errosarioa
- 11:00etan meza
- 13:00etan ehozketa Bellevueko hilerrian
- 14:00etan bizitza-ospakizuna, bazkariarekin Chinoko Fairgrounds-etako Brinderson Hall-en
GB
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus