2012/01/03 - Bahia Blanca, Argentina
Iñaki Irazusta Aguirre
Astearte honetan, 2012ko urtarrilaren 3an, hil da auto istripuz, 52 urte zituela, Bahia Blancatik hurbil den Coronel Dorrego herri inguruan, Iñaki Irazusta, Andoni Irazusta zenaren semea, bera zihoan kamionetak --euskal gizataldeko beste kide ezagun bat gidari, Juan Alberto Sosa-- kamioi baten kontra talka egin ondoren, nonbait bide-ertzetik errepidera sartzekotan ari zirela.
Bihotza geratu egin zitzaion eta osasun zerbitzukoek horretatik atera ahal izan zuten, baina bigarren gelditzearen aurka ezin izan zuten ezer egin Bahia Blancako Penna ospitalera eraman zutenean haustura eta kolpe ugarirekin. Bi ibilgailuetako gidariak minik gabe atera ziren antza.
Bahia Blanca eta Coronel Dorregoko euskal familia, eta oro har Argentinakoa erabat zur eta lur gelditu dira berria jakindakoan, zinez tupustekoa eta esperogabea izanik hunkituta eta sinestea kostata utzi baititu.
Elizkizunak eta ehorzketa ostegunean, urtarrilaren 5ean egin dira Bahia Blancan.
Iñaki, Andoni Irazusta Zubastiren eta Karmentxu de Aguirre Etxenikeren semea zen. 52 urte zeuzkan eta Bahia Blancako Euskal Etxeko kide zen, bertako Beti Aurrera taldekoa eta Zuzendaritzakoa, oso rugbyzale eta kirolzalea, eta kirol kontuetan gazteen gidari. Oso pertsona maitatua zen, sanoa eta giro onekoa, koadrilakide eta lagun ona.
Diasporan eta Euskal Herrian utzi dituen hamaikatxo lagunen izenean, besarkada bero bat bere emazte eta seme-alabei, bere amari, anai-arreba, lehengusu, koinatu-koinata eta familiakoei, eta nonahi ugari zeuzkan gainerako lagunei.
-
Se fue un amigo, Infosudoeste.com ar webgunean
-
Se fue un amigo... un grande del Club, kide zen Rugby Elkarteko bere lagunek idatzia (Facebook-en)
[argazkia Infosudoeste.com.ar]