2012/11/14 - Zumaia, Gipuzkoa
Iñaki Burgaña Belaustegi
Hamarkadetan Venezuelan Puerto La Cruzko Eusko Etxeko kide eta animatzaile izana, Iñaki Burgaña Belaustegi 2012ko azaroaren 14an hil da, goizeko hamarrak aldean, etxean, familiak inguratuta etxean, Gipuzkoako Zumaian, luze jo duen gaixotasun baten ondotik.
Mutrikun jaioa, 76 urte zeuzkan eta hamar bat urte inguru itzuli zen Venezuelarik bere emazte Begoña Agirregomezkorta, alaba Edurne eta honen senar Marcelorekin, eta bi bilobekin, Iñaki eta Josune --euskal venezuelarrak biltzen dituen Simon Bolivar elkarteko koordinatzaile Amaia Zenarutzabeitiak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Amaiak aukera baliatzen du, euskal-venezuelar familia zabalaren izenean "oso besarkada handi-handi bat" bidaltzeko "eta musu handi-handi bat, emazteari, alaba eta suhiari, bilobei eta baita ere agur hunkitu bat Iñaki gogoan daukan lagun koadrila handiari".
Goian bego.
(Eskela Deia egunkariak argitara emana da; xehetasunak irakurtzeko egizu klik eskelaren gainean)