2012/02/11 - Donostia-San Sebastian
Iñaki Beti
Iñaki Beti, irakaslea eta laguna, hil zaigu
Atzo larunbat arratsaldez, otsailaren 11ean, Iñaki Beti hil da, bihotzekoak jota. Hamaika Bide Elkartearen lehendakariorde eta sortzaile, Deustuko Unibertsitateko irakasle, oroimen historikoaren ikertzaile nekaezina, ezinbestekoa bilakatu zen erbesteari buruzko jardunaldietan zein batzarretan. 2009an, Mari Karmen Gilekin batera, Arte eszenikoak erbestean liburua, alor horretan erreferentziako lana, koordinatu zuen. Errepublika zaleentzat eta ideia demokratikoen defendatzaileentzat oso egun iluna da gaurkoa.
Hamaika Bide Elkartea