euskal diaspora eta kultura
2015/03/14 - Concordia, Argentina
Argentinako Concordia herriko Colectividad Vasca de Concordia euskal etxetik, Entre Rios probintzian, adierazi digute berri lazgarria esanez martxoaren 14an hil dela Hilda Arrigaran de Cettour anderea, egun euskal etxeko agiri-idazkaria zena, eta oso pertsona maitatu eta estimatua euskal gizataldearen barnean zein gizarte concordiatar eta entrerriostar orokorrean.
Bihoakie besarkada beroa bere familia eta lagunei, eta bertako euskal etxea eta gizataldea osatzen duten guztiei. Aberri Eguna dela eta, apirilaren 5ean egingo den mezan azkeneko urtean hildako bazkide eta lagunen aldeko tartean modu berezi batean izango dute gogoan.
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus