euskal diaspora eta kultura
2017/04/29 - Villa Maria, Argentina
FEVAk adierazi duenez, 89 urtetan hil da Guillermo Pedro Salaberry, Villa Mariako Euzko Etxeko lehendakari ohia. Honela diote Facebook-en:
Gure doluminak Salaberry familia osoari Villa Mariako euskal elkartearen bizitzan oso garrantzitsua izan zen pertsona zendu delako.
Heriotza larunbatean, apirilaren 29an, izan zen eta bere hilotza igandean, 20ean, erraustu zuten La Piedad hilerrian.
Salaberryk partaidetza nabaria izan zuen Villa Mariako esnearen industrian eta, Orlando Pfaffen-ekin batera, Escuela Superior Integral de Lechería (ESIL) delakoaren sorreraren eragile izan zen. 2013ko abenduan FUNESILek omenaldia antolatu zion, horko lehenengo lehendakari ere izan baitzen.
2016an, Villa Mariako Euzko Etxearen 70. urteurreneko ekitaldietan ere omenaldia eskaini zion euskal elkarteak, erakundeak izan dituen gainerako lehendakariekin batera.
Ororen buru pertsona handia, maitatua oso eta euskaldun guztiek apreziatu zutena izan zen.
GB
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus