euskal diaspora eta kultura
2015/06/30 - Caracas, Venezuela
Venezuelan Gorka Iribar hil da asteartetik asteazkenerako gau hasieran, pare bat urtez gaitz kupidagabe batekin borrokatu ondoren.
Euskal-venezuelar gotorra, askoren begi-ninietan geratzen da bere irudia ekintza eta ekitaldi askotako aurreskulari eta ohore-emaile gisa, dantzarien irakasle eta pelotari eta pelotazale handi.
Caracaseko Eusko Etxetik Pedro Javier Arriagak euskal gizataldeko partaide bizi eta aktibo bezala gogoratzen du. "Gorka urte askotan izan zen Caracaseko Eusko Etxeko gure dantza taldeetako kide eta Venezuelako gainerako euskal etxeekin ere fin lan egindako pertsona zen", gogoratzen du.
"Eusko Etxean bat egiten dugu bere familiako eta lagunen doluarekin", emendatu dio EuskalKultura.com-i.
Egun Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarren elkarteko buru den Amaya Zenarutzabeitiak ere bere samina adierazi digu, berak ere pilotari on gisa --"bere aita ere hala zen"-- oroituz Gorka Iribar eta aurreskulari trebe eta pertsona alai eta maitakor gisa; bere heriotzak penatu eta tristetu egin nau, adierazi du.
GB
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus