2013/04/04 - Gral. Rodriguez, Argentina
Gabriela Elizabeth Itcea
Itcea familiak eta Eusko Aterpea Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, goibel eta tristerik adierazten dute Gabriela Elizabeth Itcea gaztearen heriotza. Gabik 38 urte besterik ez zeuzkan eta ama, emazte, lagun eta pertsona ona zen, Eusko Aterpea-ko bazkidea, bertako MasMus taldeko kidea, Candela neskatilaren ama (zortzi urterekin euskara ikaslea eta euskal etxeko dantzaria dena), Eusko Aterpea-ko bazkide eta laguntzaile ere den Marcelo Cabral-en emaztea, eta lehengusua Juan Agustin Itcea eta Alicia, Carmen eta Elena Itcea-rekin.
"Gabi oroitzean pozez eta bozkarioz beterik oroituko dugu larunbatero musean, sostengatzaile eta animo-emaile euskal etxearen ekimen guztietan, izan txibi prestaketan, gure ekintzentzako dirua lortzearren; zinealdietan arratsaldea partekatzen; bere senarrarekin batera bisita garrantzitsuren bat ekartzen; karaokeetan, eta gure Eusko Aterpe honetan bizi izandako hainbat eta hainbat momentutan. Hainbeste zuen maitatu bihotzak arrosa gisa zerurako bidea hartu duela. Hogeita hemezortzi urte besterik ez zeuzkan".
"Bere galerak Vicente Lopez y Planes ospitalean lankide zituenak oro hunkitu ditu eta baita gu guztiak ere, familia, lagun eta auzokideak, otoitza galdegiten dugularik bere alde. Mila esker", dio lehengusu zaharrena duen Alicia Itceak helarazi digun oharrak. GB.