euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Frances Ann Uberuaga

Frances Ann Uberuaga
Frances Ann Uberuaga

2015/04/27 - Boise, Idaho, AEB

1938 - 2015

(ingelesezko hil-oharra, hemen)

Frances Ann Uberuaga boisetarra 76 urte zituela hil da 2015eko apirilaren 27an, etxean, bera hazi zen eta familia hazi zuen etxean.

Elizkizuna maiatzaren 1ean Sacred Heart Eliza Katolikoan (811 S, Latah, Boise) Harrera-ekitaldian ondoren BOiseko Euskal Etxean (6.Hiribidea eta Grove, Boisen).

Fran 1938ko uztailaren 11ean jaio zen Boisen, Philip eta Marie (Belaustegui) Uberuagaren alaba. Euskal familia batean jaio eta hazia, harro zegfoen oso bere euskal jatorri eta kulturaz. Boiseko Euzkaldunak elkarteko eta Aiztak taldeko kide izan zen. Ahots ederra zeukan eta gustatzen zitzaion kantatzea. Lehenengo emanaldia Boisen 1947an taularatu zen Basque Music Week famatu barnean izan zuen kantuz eta dantzaz. Azken urteotan Boiseko Biotzetik abesbatzan ere aritua zen. Musikazalea zen eta harmonika eta pianoa ere jotzen zituen.

Boise High School-en 1956an graduatu zen. Boise Junior Collegen ikasi zuen eta gero Arte Batxilergoa atera zuen Boise State Unibertsitatean.

South Junior High-en aritu zen irakasle eta baita Monroe Elementary Schools-etan ere.

Institutu garaian ezagutu zuen Paul Schaffeld-ekin ezkondu zen eta bost seme´-alaben guraso izan ziren. Bizitzan aurrerago Fred Gooding-ekin (zendua) ezkondu zen.

Fran kirolzalea zen eta gustatzen zitzaizkion softball-a, tenisa eta auto klasikoak gidatzea. Bere seme-alaba, biloba eta birbiloben kirol jardunen animatzaile izan ohi zen.

Bere izaera maitakorra zenbait elkartetan partaide izanik adierazten zuen, tartean No One Dies Alone (Inor ez da bakarrik hiltzen), Alzheimer Sostengu Taldea eta elkarte sozial katolikoak. Sacred Heart Parrokiako kide zen eta ministro eukaristikoa.

Gustatzen zitzaion denbora familiarekin ematea. Baita bidaiatzea ere eta ibili izan zen Estatu Batuetan barrena, baita Mexikon eta Euskal Herrian ere,. familia bilkuretan.

Bera baino lehen hildakoak dira bere gurasoak eta anaia Tony. Bizirik dira anaia Phil Jr eta Dave Uberuaga, osaba Joe Mexikon; bere seme-alaba Cindy, Butch (emaztea Kathi), Marianne (Greg), Christian eta Mark; bilobak Zachary, Cody, Ashleigh, Amaia, Kaylie, Danny, Josh eta Jake; eta berbilobak Colby, Hallie eta Ashten.

Loreak bidali ordez, familiak hobesten du dohaintzak egitea Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeari eta Ikastolari (611 Grove St. Boise).

Agur amama.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia