euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Fermin Berasategi

Fermin Berasategi

2008/10/23 - Lima, Perú

Fermin Berasategi

Fermintxu joan zaigu

Perú-tik, Limako Euskal Etxetik, atsekabeturik adierazi beharrean gaude geure bazkide nagusi eta bazkide zaharrena zen Fermin Berasategi Berakoetxea hil dela, 90 urte zituela.

Ormaiztegin jaio zen San Fermin egun batean, 1918ko uztailaren 7an, bost senidetan hirugarrena. Aita mikeletea zenez, familia zenbaitetan aldatu zen bizilekuz, Tolosan finkatu arte. Abertzale eta errepublikazalea, gai sozialez kezkatua, guda zibilak 18 urterekin harrapatu zuen eta, zalantza izpirik gabe, euskal gudarostean sartu zen bere gurasoen lurra defenditzeko. Errepresioa heldu zenean, jazarkundea pairatu zuen eta sei urteko espetxealdia.

Askatu zutenean ikasketei ekin eta makinak proiektatzen espezialdu zen, paperetako makinetan batez ere. Ceferina Barandiaranekin ezkondu zen, On Josemiel-en iloba bera, eta lau seme-alaba izan zituzten, bi Euskadin jaioak eta beste biak Perun.

Makinak proiektatu eta asmatzeko zeukan doaia medio, 1950ean Limara bidaiatu zen Santiago Valverde enpresari litografo ezagun eta arrakastakoak kontratatuta, eta enpresa hartan zenbait urtez jardun ondoren bere kasa ezartzea erabaki eta bere enpresa sortu zuen, Peruko enpresa garrantzitsuenentzat makinak egiten.

Gogotsu parte hartu zuen beti Limako euskal komunitatearen bileretan eta gure Euskal Etxearen fundatzaileetarik izan zen. Bere emaztea gaixotu eta luzaroan dedikazioz zaindu zuenean ere ez zion geure deialdietan parte hartzeari utzi, Aberri Egunean bereziki.

Azkeneko urteotan ez zuen hutsik egiten ostegunetako afarietara eta jai egunetara. Bere iloba Juanjo Meneses Berasateguik esaten zigunez, astero astelehenean hasten zitzaion gogoratzen ostegunean bere bila joan behar zuela Euskal Etxera etortzeko.

Muslaria zen eta kantuz maite zuen. Ospetsuak egin ziren bere '18 handira' eta batere bildurrik gabe eta ausardiaz botatzen zituen ordagoak. Euskal Etxeak 20 urte bete zituenean egin genuen mus txapelketan txapeldun gelditu zen, Juanjo bikote. Oraindik gogoan daukagu garaikurra jaso zuen momentuan zerion emozioa; emozio hori bera Euskadin pasatu zuen haurtzaroa eta gaztaroa gogora zetozkionean agertzen zitzaion, gerla eta gerla ondoko urte gogorrak bizi eta pairatzea fortunatu baizitzaion.

Agur Fermintxu
Gora Fermin
Eta gero arte


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia