euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Estefania (Larrinaga Bilbao) Yanci

Estefania (Larrinaga Bilbao) Yanci
Bernardo Yanciren alarguna zen Estefania Larrinaga Bilbao

2024/05/30 - Mundaka, Bizkaia

Estefania Larrinaga Bilbao 88 urte zituela hil da Mundakan.

Bere azken urteak Euskal Herrian eman ditu, Estatu Batuetako seme-alaben ardura eta maitasuna lagun.

Estatu Batuetara emigratua, Nevadako Elkon bizi izan zen gehienbat bere bizitza amerikarrean, eta gero azken urteetan Boisen. Elkon hazi zituen, senarra Bernardo Yanci lesakarrarekin batera, hiru seme-alabak, Stephanie, Ricardo eta Miren Begoña.

Musikazale, kantuzale, dantzaria eta atxikia, oso pertsona ezaguna izan zen Elkon eta Boisen, bertako euskal komunitate eta euskal etxeetako kide, eta lankide. Senarra, 2016an zendua, musikari eta soinujotzailea zuen, Lesakako deitura horretako saga ospetsukoa; eta seme-alabak ere dantzari izandakoak eta arduradunak izan dira, eta dira, euskal komunitatearen eta amerikar komunitatearen baitan.

Elizkizunak bere alde Euskal Herrian, maiatzaren 30ean, osteguna, egingo dira, 19etan, Mundakako Andres Mariaren Zeruratze Parrokian. Estatu Batuetako funtzioen berri, aurrerago emango da.

Goian Bego (GB)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia