euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Diego Tellechea

Diego Tellechea
Diego Tellechea

2022/08/18 - General Villegas, Argentina

Joan den osteguneko, abuztuaren 18ko gauerdian hil da Diego Tellechea, 64 urte zituela, hiriburuan, gaixotasun larri baten ondorioz ebakuntza egin ziotela. La Platan euskal jatorriko familia batean jaioa eta bertan albaitaritza ikasia, Piedritasen, Villegasko partiduan, kokatu eta bertan sortu zuen familia. Oso pertsona maitatu eta estimatua zen, ez bakarrik euskal gizataldearen baitan bakarrik, baita komunitate osoan ere. General Villegaseko Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeko kide fundatzaile izan zen, eta pertsona aktiboa eta langilea, bertako lehendakari izanik, eta euskal sukaldari herrikoi trebea. Garai batean Unión Cívica Radicaleko zinegotzia izan zen, eta baita General Villegaseko udal-intendente hautagai ere, gaur egun politika orokorretik eta alderdietatik aldendua bazegoen ere. Calixto bere anaia ondoko Florentino Ameghino herriko intendentea da.

Bere galera bereziki sentitua izan da eta lerro hauetatik gure doluminak eman nahi dizkiogu bere familia osoari, Graciana emazteari, Diego Alejandro, Mariela, Maria eta Celina seme-alabei, Ignacio, Juan Pedro, Joaquín eta Lucila bilobei, bere lau anaiei eta gainerako ahaideei, baita Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeko euskal familia zabalari ere.

Goian Bego

Hona 2020ko abenduan bertako Actualidad kazetak Diego eta Calixto anaiei egindako elkarrizketa adierazgarria.


Diego Tellechea 64 urte zituela hil da



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia