euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Clemente Balunda

Clemente Balunda
Clemente Balunda eta bere emazte Maria Goitia

2020/03/04 - Sacramento, AEB

Clemente Balunda eugitarra (Nafarroa) martxoaren 4an hil da, 94 urte zituela. Aspaldidanik bizi zen Kaliforniako Sacramenton.

Gure doluminik zintzoena bere emazte Maria Goitiari, bere seme-alaba, biloba, gainerako familia eta lagunei.

Clemente Balunda 1925eko azaroaren 14an jaio zen Eugin, Nafarroan.

Estatu Batuetara 1953an heldu zen eta Butteko mendietan egin zuen lan artzain. Lan egin zuen baita ere Injineruen Multzoarentzat eta zerraila maisua izan zen.

Herrialde honetan bost urte eman eta gero bere bizitzako maitea izango zen Miren Goitia ezagutu eta ezkondu ziren, bi seme izan zituzten elkarrekin.

Gure aita gizon aparta izan zen. Zintzoa, arduratsua, ohoreduna eta atsegina. Spanish Club Ibéricoko lehendakari bilakatu zen eta bere komiunitatearen aldeko lanetan aritu zen berrogeitik gora urte. Bere jakituria eta izaera ona izan zituen sinadura.

Gustukoa zuen munduan barrena bidaiatzea, baina bere bihotza beti Euskal Herrian egon zen.

Bizimodu luze eta zoriontsua bizituta, emaztea, bi seme. bi biloba eta bi berbiloba utzi ditu. Bere legatua biziki estimatzen dugu,

Bizitzako bere azkeneko urteetan maite zuen familiarekin egotea bere bizitza luzeko pasadizoak gogoratu eta kontatzen.

Bere hutsunea nabarituko dugu, bere irria eta izaera atseginaren falta

Goian Bego



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia