euskal diaspora eta kultura
2025/03/20 - Buenos Aires, Argentina
Martxoaren 20an hil da Buenos Airesen Celia Escudero, euskal argentinar atxikia, nafar jatorrikoa, pertsona samur, maitagarri, fededun, solidario eta engaiatua hurkoarekin eta baita izugarri maite zuen eta beti gogoan zeukan Euskal Herriarekin ere. Euskal Herria bidatzea, nagusia zela, izugarri pozgarri eta elikagarri bizi izan zuen, eta lagun izan du beti azken urteotan. Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteko bazkide eta familiakidea zen, bertako idazkari izana, partaide fin eta bultzatzaile handia, adinarekin mugikortasun arazoek bertaratzea oztopatu zioten arte.
1938ko urriaren 27an jaioa, 86 urterekin hil da. Familiarekin batera, lagun asko uzten ditu tristeturik.
Datozen egunetan gehituko dugu informazioa.
Goian Bego (GB)
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus