euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Carmen (Madarieta) Bidaburu

Carmen (Madarieta) Bidaburu

2020/07/27 - Boise, AEB

Maria Carmen Madarieta Aboitiz Ispaster-ko (Bizkaia) Barrenengoa baserrian jaio zen 1930an, eta Boisen (Idaho) hil da 2020ko uztailaren 27an.

1961ean Ispasterko dantzaldi batean,, Estatu Batuetan Oregonen artzain lanetan zebilen eta zazpi urteren ostean Euskal Herrian oporraldi labur baterako joana zen Vicente Bidaburu ereñoarra ezagutu eta, handik gutxira elkarrekin ezkondu eta 1962an Estatu Batuetarako bidea hartu zuten, Oregoneko Burne-en finkatzeko.

Bi seme-alaba izan zitutzen, Aitor (1962) eta Ana Mari (1964).

1994an Boisera mugitu ziren, seme-alaba eta bilobengandik hurbilago egotearren.

Boiseko Euskal Etxeko kide ziren eta gogoko zuten briskan jokatzea, eta irabazki izan zuten noiz edo noiz txapelketarik. Vicente 2018an hil zen.

Zinez penaturik utzi ditu seme-alabak: Aitor (Debbie) eta Ana (Jess), eta sei bilobak, Nicolas, Joseba, Mikel, Matea, Isabela eta Cristina; eta Euskal Herriko familia eta lagunak batean zein bestean.

GB

-Heriotz-oharra Idaho Statesman, Legacy.com-en



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia