2010/02/25 - Iruñea-Pamplona
Carlos Claveria Arza
Egunon euskaldun guztiei,
Atzo Iruñean Carlos Claveria jauna hil zen, 85 urte zituela, betidanik euskaltzalea eta idazlea. Gaur bere hiletak Iruñeko Done Mikel elizan izanen dira arratsaldeko 8etan.
Berak denbora txar eta gogorretan ahal zuen moduan Nafarroan, gure identitatea gordetzeko bere lumari esker lan asko egin zuen ixilean.
Nafarroak eta Euskalerriak asko zor diogu. Nere partetik otoiz goxo bat eskatzen dizuet bere arimaren alde. Badakit, berak, ohar hau euskaldun guztiei bialtzea gustukoa izanen zuela, horrexegatik ausartu naiz hau egitera.
Ezin dugu ahaztu Gloria, bere emaztea, bere ondoan ixilik, onartzen eta goresten zituen berak idazten eta egiten zituen lan guztiak euskaldunen alde. Besarkada haundi bat Gloria.
Merezi duen agurra emanen diogu. Agur betirako, Karlos.
Olaia Erbiti Arbilla