euskal diaspora eta kultura
2025/03/10 - Salt Lake City, Utah, AEB
Jean Flasher NABOko lehendakariaren hitzak:
Zinez penaturik partekatzen dut zuekin gure komunitateko Austin Netelbeek gaztearen heriotzaren berria. Bere aitona-amonak, Tony eta Ariella (Moretti) Barrutia, Utahko Euskal Etxea sortu zutenen artean daude. Bere birraitona-amonak euskal ostatuak izan zituzten Utahko hainbat tokitan, euskal meatzarien zerbitzuko. Bere gurasoek, Peter eta Diane Netelbeek-ek, eta izeba Dana Barrutiak, gaur arte jarraitzen dute gure klubaren hainbat ekitalditan laguntzen. Austinek hurkoei laguntzeari eskaini zion, goizegi galdu dugu. Gure doluminik handiena bere guraso Peter eta Dianeri, bere bikoteari, anaiari, izeko-osabei eta bere familia eta lagun guztiei..
Goian Bego - May He Rest in Peace
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus