euskal diaspora eta kultura
2024/05/02 - Pocatello, Idaho, AEB
Ean jaioa 1934ko azaroaren 6an, emaztea, Mila (Azarola) eta hiru seme eta alaba bat zeuzkan.
Aita, Hermenegildo, 11 urte zituenean galdu zuen eta hura eta gero eskola utzi behar izan zuen familiari baserrian laguntzeko.
1952an, 17 urte zeuzkala, emigratu zuen Estatu Batuetara artzain eta Idaho eta Nevadan ibili zen. Dirua aurreztu eta 1960an Soldadura Eskolan sartu zen Idaho State University College of Technology-n gauez, egunez Bannock Steel-en (gero Gate City Steel bilakatuko zen) lan agiten zuen bitartean.
Soldadura programa bukatu eta 1973a arte segitu zuen lanean altzairugintzan, orduan FMCn sartu eta hor 2001ean erretiratu arte aritu zen.
1964an lehenengoz itzuli zen Eara eta orduan ezaugutu zuen bere emazte izango zena, Mila. Pocatellora etorri zen lanera eta elkarri idazten bi urtez eman ondoren, ezkontzea proposatu eta baietz. Euskal Herrira itzuli zen 1966an, ezkontzera, Milaren herrira, Brinkolara, Legazpian. Atzera Pocatellora eta lau seme-alabak izan zituzten: Johnny, Julie, Mike eta David, egun hiru semeak Pocatellon eta alaba Floridan, St Augustine-n bizi direla.
Gidari bolondres ibiltzen zen Pocatello Community Charter Schoolentzat, semea eskolako administratzailea izanik. Bilobak jagoten ere ibiltzen zen. izan ere 6 biloba zeuzkan, hiru Pocatellon eta beste hiruak Floridan. Gogokoa zuen emaztearekin Floridara haiek bisitatzera joatea.
2014ko udan, berak eta emazteak familia hartu eta Euskal Herrira joan zen, taldean zeudela 4 seme-alabak eta 6 bilobak, orotara 15. Arreba bakarraren baserrian egon ziren.
Gogoan Bego Tony Mendibe Goikoetxea.
Familiak Pocatellon argitara emandako heriotz-oharra:
In loving memory of Tony Mendive who passed peacefully on Monday May 6, 2024, at the age of 89 with family in his Pocatello home. Tony is survived by his wife Mila along with their children Johnny, Julie, Mike (Jamie), and David (Nicole).
Tony joins his second child, Henry, who passed away at three months.
Tony came to the United States at 17 years old from the Spanish region of the Basque Country in 1952. Tony herded sheep for 10 years while saving money to come to study at ISU where he learned English, welding, and earned his citizenship.
Two years later Tony met his bride Mila while visiting Basque Country for the first time after immigrating. Tony Passed with Mila at his side after 57 years of loving marriage.
Tony was a devoted Catholic and proud Knight of Columbus.
The loving couple raised their family in Pocatello. Tony's children and his nine grandchildren are where he derived his greatest joy. Tony's tremendous garden and orchard was a source of pride from which he shared the bounty with all the willing takers. He also loved to gather and split firewood to keep the house somewhere between warm and absurdly hot during the winter months.
A service will be held on Tuesday May 14th at St. Joseph's Church located at 439 N. Hayes in Pocatello, Idaho.
Goian Bego (GB) - May Rest in Peace
(Cornelisonsh.com-en argitara emana)
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus