euskal diaspora eta kultura
2020/05/08 - New York, AEB
1951eko urtarrilaren 1a - 2020ko maiatzaren 8a
Maiatzaren 8an goizean hil da Brooklynen, 69 urte zituela.
Brooklyngo familia euskaldun batean jaioa, New Yorkeko Euzko Etxea izan zuen bere bigarren etxea, eta hiriko euskaldunak bere familia zabala.
Bizitza osoa eskaini zion hainbat euskal proiekturi eta zutarri eta langile nekaezin izan zen New Yorkeko Euzko Etxearentzat, bertako Itzelak euskal dantza taldearentzat eta SBSA, Society of Basque Studies in America erakundearentzat; baita Basque International Cultural Center ekimenarentzat ere.
Gure doluminak bere bikote Richard Tyer-i; anaia Martin-i eta bi iloba Ryan eta Elise-ri.
Irakur hemen bere heriotza dela-eta albisteen sailean argitaratu dugun testua, Anna Mari Aguirre gogoan.
Eskerrik asko, Anna Mari. GB
PS: Koronabirusak eragindako egungo egoera dela-eta, bera oroitzeko ekitaldia egoera egokiagoa iritsi arte atzeratuko da. Argitaratuko ditugu xehetasunak familiak informazioa pasatzen digunean.
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus