euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Ann Urrusuno

Ann Urrusuno
Anna Ynes Urrusuno

2015/03/17 - Boise, Idaho, AEB

(1920 - 2015)

[Bere obituarioa Idaho Statesman egunkarian, hemen]

Anna Ynes Urrusuno (Ann) 1920ko abuztuaren 8an jaio zen, Lazaro eta Ynes Echevarri Urrusuno natxituarren bost seme-alabetan bosgarrena. Euskaldun jaio zen eta gustatzen zitzaion euskal giroa, musika eta dantza. Oso harro zegoen euskalduna izateaz eta euskara berba egiteaz.

Lagun asko zeukan, baina bere belaunaldiko inor ez zitzaion geratzen familian; ondokoetan, soilik loba bat, Bill Clayton, haren emazte Diane eta hiru seme, Steve, Mike eta Joe, euren emazteak eta haurrak; eta iloba bat, Kathy Clayton-Wonderlich, honen senar Lyle eta hiru seme, Brian, Jason eta John, eta hauen emazte eta haurrak.

Lore-sortak erosi ordez familiak dohaitzak iradokitzen du egitea Annaren izenean Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeari edo Idahoko Parkinson Elkarteari.

Zerbitzuak Anna Urrusunoren gomutan:
-Bijilia martxoaren 25ean, asteazkena, 19:00etan, Sacred Heart Eliz katolikoan (811 S Latah, Boise, Idaho)
-Funeral elizkizuna Martxoaren 26an, osteguna, goizeko 11etan eliz berean
-Ehorzketa segidan egingo da Morris Hill-en 13:30etan

(Boiseko Euskal Museoko Ahozko Historia Bildumarako Patty Miller-ek 2002an elkarrizketa egin zion ingelesez; lotura, hemen; ikus elkarrizketaren laburpena hemen)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia