euskal diaspora eta kultura
2024/08/03 - Blackfoot, Idaho, AEB
Angie Ancho 2024ko abuztuaren 3an hil da bere etxean lasai, Blackfoot Idahon.
Angie 1928ko abuztuaren 28an jaio zen Frank eta Carmen Echevarriaren guraso zituela, eta bere bi anaiekin, John eta Frankekin, arrantxuan hazi zen. Bertan hazten ari zela, gurasoek lan gogorraren garrantzia, eskuzabaltasuna, familiaren, musikaren eta herrialdearekiko maitasuna barneratu zizkioten.
Angiek 1946an bukatu zituen Batxilergoko ikasketak Blackfoot High Schoolen. Ondoren, Idaho Estatuko Unibertsitatera (ISU) joan zen, eta Hezkuntzako Lizentziatura lortu zuen. ISUn Rodeoko Erregina izan zen 1947an, Maiatzeko Erregina 1949an, eta bertan ezagutu zuen senarra izango zuen Joe.
Lizentziatu ondoren, Joe eta Angie 1950eko abuztuaren 13an ezkondu ziren. 1950ean hasi zuen bere irakasle ibilbidea, eta 1959an Ancho Drug denda ireki zuten arte irakatsi zuen. Urte berean, 1959an, Michael semea jaio zen.
Ancho Drugs 24 urtez kudeatu zuten, eta 1983an saldu zuten. Saldu eta gero, Angie irakaskuntzara itzuli zen, eta 1985-1986 ikasturteko Urteko Irakasle saria jaso zuen.
Angiek oso harro zegoen bere euskal ondareaz. 1970eko udan Euskal Herrira bidaiatu zuen euskal ikasketa talde batekin. Bere familiako kideasko ezagutu zituen bertan, eta bizitza osoan harreman estuan mantenduko zen eurekin. Gainera, euskal dantza eta musika tradizionalak ikasi eta Blackfootera eraman zituen. Angiek euskal dantzari bilakatu ziren gazte talde bati irakasten hasi zen. Talde horretan bere lau iloba Cindy, Becky, Kathy eta Christy-k dantzatzen zuten, Angie bera akordeoi-jotzaile, inguruko hainbat tokitan.
Angie biziki maite zuen musika jotzea, eta oso organo-jotzaile eta akordeoi-jotzaile trebea zen. Euskal dantzarientzako musika jotzen zuen, baita pianoa ere Blackfoot DOES erakundean, eta St. Bernard's Eliza Katolikoan organoa. Beste hainbat erakunderentzat ere bolondres jardun ohi zuen. Talde hauen artean 55 Alive, DOES zegoen, eta bertan 2023ko maiatzean DOES Loyalty saria jaso zuen, eta Soroptimist, non 1995ean Women of Distinction saria eman zioten, eta Zonta, non 1995ean ere Woman of Distinction saria jaso zuen.
Angie joan egon da, baina betirako izango dugu gogoan.
Arrosarioa, DOES ekitaldia eta hileta-meza 2024ko abuztuaren 23an 18:00etan egingo dira Hawker Hileta Etxean, eta ondoren gorpua ikusgai egongo da. Hileta elizkizuna St. Bernard's Eliza Katolikoan egingo da 2024ko abuztuaren 24an 11:00etan.
Loreak bidali ordez, mesedez, egin dohaintza bat Angie-ren izenean Gooding Euskal Elkarteari, PO Box 517, Gooding ID 83330.
(Hawkerfuneralhome.comen argitaratutakoa oinarri euskaratua)
Goian Bego (GB) - May she Rest in Peace
- Ikus Angieren argazki, bideo elkarrizketak eta abar Boiseko Euskal Museoaren bilduman
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus