euskal diaspora eta kultura
2015/07/16 - Mexiko Hiria, Mexiko
Mexiko Hirian Andoni Garritz Ruiz hil da, 66 urte zituela, bere bizitza osoa ikerketari eta Kimikari eskainitako gizona Mexikoko UNAM unibertsitatean. Andoni Garritzek Kimika ikasteko moldea aldatu zuen Mexikon eta horren berri bere eskuetatik pasatu ziren milaka ikasleek eman dezakete, irakaskuntzarako zeukan maitasunaren adierazgarri.
Euskal Herritik Mexikora erbesteratutako Jesus Garritz Martinez-en (Iruñea, 1911) eta Alicia Ruiz Rotetaren (Bilbo, 1914) hiru seme-alabetako gazteena zen (Amaya, Josu eta Andoni). Bere aita gudaria izan zen, Euzkadi kazetako kazetaria, espetxeratua eta preso trukatua. Mexikora erbesteratua, bertan ezagutu zuen emaztea izango zuena eta bertan sortu zuen familia, oso aktiboa eta engaiatua izanik bera eta familia Mexikoko euskal gizataldean zein euskal etxean.
Ingienari kimikoa, Andoni Garritz Zientzia irakasle eta Fisikokimikan doktore zen, Mexikon zein nazioartean ibilbide luze eta aberatseko pertsona.
Bere emazte eta seme-alaba, biloba eta gainerakoei eta arreba Amaya eta anaia Josuri gure dolumin zintzoak.
-UNAMeko Kimika Fakultateak eskaini dion hil-oharra
-Andoni Garritz Ruiz-en kurrikulum profesional itzela
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus