euskal diaspora eta kultura
2021/06/30 - Chivilcoy, Argentina
Aiton-amona euskaldunak zeuzkan familiaren batean jaio zen Chivilcoy hegoaldean.
Zenbait lanetan aritu zen, tartean kamioi gidari, eta horrek guztiak pixkanaka bizitza bideratzen joatea ekarri zion eta, urratsez urrats, ahalegin eta dedikazio handiz irrikatzen zuen helburua lortzea: beregain negozio bat hastea. Ladrillera Don Simón da sortu zuen enpresa, adreiluak eta eraikuntzarako beste material batzuk egiten dituena. Tokiko enpresa da, familia askoren ogibide. Bere ekoizkinen izen onak ez soilik Chivilcoy, eragin-esparru handiago bat ere, Buenos Aires hiria eta Buenos Aires Handia barne hartzen duela.
1990 urteen hondarrean, gonbite bat tarteko, gure Euskal Etxera hurreratu zen eta hura gu guztiokin bat egitearen hasiera izan zen. Zutabe garrantzitsua bilakatu zen eta bere ahaleginak bat egin zuen ordura arte bertan lanean eta kudeaketan ari ginenokin, "euskal polenta" eskaini zigun gaur egun gure Euskal Etxearen egoitza duguna eraiki eta zehazteari ekiteko, hain helburu maitea genuen gure Etxea, gure Euskal Etxea, Chivilcoyko Euskal Etxea lortzeko eta honen ateak 2007 erdialdean zabaldu ahal izateko.
Zenbait Langintza Lantaldetako kide izan zen eta sostengua eman zien, beti izaera eta gogo onez. Maite zuen gure ekitaldi ofizialetako gehienetan egotea, harro gure banderen banderari izateaz. Sukaldea zeukan ahuldade --sukaldari trebea baitzen!-- berezitasuna papa tortilak zeuzkala, bere papa tortila famatu laudatuak, gure Euskal Etxetik gonbidatu gisa pasatu ziren hainbat lagun onek dastatu zituztenak.
Tratu errazeko gizona, gure Euskal Etxeak bazkide eta lagunekin antolatzen zituen afariak zorion iturri ziren berarentzat eta gustuko zuen gure gonbidatuei harrera egin eta anfitrioi izatea.
Duela egun gutxi aipatu zigun irrikaz zegoela pandemia eta COVID-19ak behartutako isolamendua noiz bukatuko zain eta gogo bizia zeukala guztiok berriz geure Euskal Etxean biltzeko, elkarrekin mahaiaren inguruan!
Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu izan zituen. Elkarteko lehendakaritza 2016ko apirilean eskuratu zuen, eta hala eutsi zion 2017tik 2019ra, eta 2019tik 2021ra, atzean utziz errespetuzko, zintzotasunezko eta hitza ohoratu eta "Euskaldun Hitz" sakratua atxikitzeko zigilua.
Alberto: Eskerrik Asko! Eskerrik asko gurekin partekatzeagatik zure denbora, laguntasuna eta hainbeste une ahaztezin!
Beto: Zure oroitzapena betirako dago gure bihotzetan eta beti egongo da zure Euskal Etxeko, Chivilcoyko "Beti Aurrera" Euskal Etxeko txoko eta zirrikitu guztietan.
Goian Bego, Gogoan Bego, Gugan Bego (GB)
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus