euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Aita Antonio Zubia Cincunegui

Aita Antonio Zubia Cincunegui
Antonio María Zubia Cincunegui (arg. El Guardián Católico)

2018/01/30 - Caracas, Venezuela

Apaiz marianista zumaiarra, 86 urte zituela hil da Caracasen. Caracas mendebaldeko auzogune txiroenetako batzuetan lan handia egindakoa.

Bere bizitzan zehar, besteak beste Donostiako Santa Maria Eskolako zuzendari izana, Donostiako Maria Erregina parrokiako parroko, Zumaiako (Gipuzkoa) San Pedro Eskolako zuzendari eta, Venezuelara joana, zuzendari eta sustatzaile nagusi izan zen Itxaropenaren Hiria delako proiektuan, Caracasko Catiako auzo txiroan, bertan lan bereziki emankorra garatuz.

Azken-azken urteotan, gaitz sendaezin bat diasgnostikatu ziotelarik, Venezuelan jarraitu eta bertan hiltzea erabaki zuen.

Donostian, bere aldeko elizkizunak otsailaren 13an, asteartea, egingo dira, Maria Erregina parrokian, 19:00etan.

GB

Aita Antonio Zubia eta Itxaropenaren Hiriari buruzko bideo bat, bere ahotsez (2001):



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia