euskal diaspora eta kultura
2024/10/13 - Montevideo, Uruguai
2024ko urriaren 13an, igandea, hil da Montevideon, osasun arazoak gainditu ezinean, Agurtzane Aguado Ruiz, Uruguaiko euskal erkidegoari estu lotutako emakumea. Bilbon 1952an jaioa, 1956an heldu zen Uruguaira amarekin, aita erbestean. Familia berehala sartu eta bazkidetu zen hiriburu uruguaitarreko Euskal Erria Euskal Etxea (Sociedad de Confraternidad Vasca Euskal Erria) 1912an sortutako elkartean. Gaztetxotan bertako dantzari izan zen eta geroago zuzendaritzako kide. 1992an lehendakariorde hautatu zuten eta 1997an lehendakari, eta ardura horretan egon da aurtengo uztaileko Batzar Nagusira arte. Bizitza osoan izan da euskaltzale eta abertzale atxiki eta aktiboa. 2023ko uztailean Euskal Erria Euskal Etxeak, Boiseko Cerrarrusa Fundazioak (Cenarrusa Saria 2022 emanez) eta Euskal Herriko eta Diasporako lagun askok omenaldia egin zioten Montevideon, dagoeneko osasunez ahul zegoela. Montevideon zendu da, 72 urte zituela. GB
Euskal Gizataldeen Batzarra, 2007 (bideoa EuskalKultura.eus)
2023ko omenaldiko bideoa (hitzak 5' 08"tik aurrera)
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus