euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Blogak > Nire talaiatik

Diasporako eta Euskal Herriko herriak senidetzen

0999/12/31

Herrien arteko senidetzea aipatzen nuen azkeneko zutabean. Eta aipatu ere, aukera gisa aipatzen nuen, aurrera egiteko eta geroari buruzko tresna berriak biltzeko aukera gisa.

Baldintzak ematen badira, senidetzeak sustatzearen aldekoa naizela esan behar dut. Diasporan euskal etxea daukaten herrietan, aukera hori hor dagoela esan izan dut, esaten dut, sarritan. Orain dela aste batzuk Buenos Aires probintziako Guernica herriko Euskal Etxeko arduradun batek senidetzearen onurez galdetzen zidan. Bere kasuan Gernikarekin senidetzeaz ari zen. Emandako erantzuna: senidetzeak aitzekiak, estakuruak direla, zeure burua irekitzeko, harremanak hedatu eta zabaltzeko. Aitzeki eta tresna baliosak izan daitezke, gainera, lan egiteko. Lan eta ahaleginik gabe senidetzeak ez baitira deus.

Senidetze bat mugitzen hasteko, aski da bi herrietan harreman berezitan sartu nahi duten jende multzoak egotea. Hango eskolak hemengo eskolekin, hemengo industriak hango industriekin, hango kirolariak hemengo kirolariekin, hemengo gazteak hango gazteekin, hango musikariak hemengoekin... Batera garatzeko proiektuak izatea. Elkarrengandik ikasteko edo elkarri erakusteko gogoa; eta gogoa ekimen jakin bihurtzeko ahalegin iraunkorra.

Gauza guztietan bezala, esango nuke gauza bi direla garrantzitsuenak: borondatea eta lan egiteko prestutasuna. Maila politiko edo administratiboan, bi herri edo udalbatza, eta bi herriotan, interes amankomunak edo amankomunean egin daitezkeen ekimen eta proiektuak ikusten dituzten eta bultzatzeko prest dauden jendeak.

Elkarrengandik ikas edo balia daitezkeen esperientziak. Alor bakar batean edo hainbat alorretan. Herritarren ekimen horiek forma hartu behar dute eta herrietako agintarien sostengua bilduz borondate hori paper batera bildu.

Paperak, ordea, ez du batere balio bi herrietako herritarrek ez badute senidetzea barneratzen eta biziarazten.

Senidetzea, hori da, kanpoan senide bat izatea bezala. Nik senide hori bizi den herrialdean zerbait egin behar badut, senideari eskatuko diot aholkua. Nire seme-alabek atzerrira atera behar badute hizkuntzak ikastera,



« aurrekoa
hurrengoa »
Joseba Etxarri

Joseba Etxarri

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia