euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Blogak > Nire talaiatik

Aste Santua Euskal Herrian

2011/04/22

Euskal Herri kanpotik irakurtzen ari zaretenei, gogora ekarri nahi dizuet euskal herritar gehienek bost eguneko oporraldia edo bost egun jai segidan dituztela egunotan Aste Santuaren karietara, ostegunetik astelehena bitartean, biak barne; hala gertatzen da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Bazko astelehena, Euskal Herri osoan da jai eguna.

Horren haritik, ez ahaztu, beraz, datorren astelehenean ez dugula buletina plazaratuko, ez dela EuskalKultura.com plazaratuko alegia. Izan ere, urtero, Bazko astelehenez, Sarako Idazleen Biltzarra antolatzen da Saran (Lapurdi) --euskal liburu azoka baten parekoa da-- eta gu bertan izan ohi gara, stand-a ezarrita, bisita egin nahi diguten irakurle eta lagun guztien zain.

Aberri Eguna ere bertan dugu. Esango nuke Euskal Herrian baino gehiago munduko euskaldunen eta euskal etxeen artean ospatzen den jaia dela, distantziak herrimina bultzatzen duelako-edo, zenbaitek diotenez. Gauza da, munduko euskal etxe askotan festa eta ospakizun tradizionala eta garrantzitsua dela Aberri Eguna, nahiz eta euskal etxe eta herrialde batzuetan Berpizkunde Igandearekin bat ospatu ordez, opor-garaia dela-eta, igande bat edo bi beranduago ospatzen duten.

Egun hauetan deskonektatu eta egun lasai batzuk edo opor egun batzuk pasatzeko aukera duzuenei, bejondeizuela (edo biba zuek). Astea erlijio aldetik bizi duzuenak ere gogoan zaituztegu. Asteartean elkarretaratuko gara berriz ere, Sarako Euskal Idazleen Biltzarretik bueltan.



« aurrekoa
hurrengoa »
Joseba Etxarri

Joseba Etxarri

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia