euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Blogak > Nire talaiatik

Urtarrileko etenaren ondotik, ikasturte berriari gogor

2024/02/01

Urtero bezala, buletina emititu ez dugun urtarrila barne lanak egiteko baliatu dugu EuskalKulturan, sare sozialetan etenik egin ez badugu ere, eguneroko gure hitzorduei eutsiz. Sasoi honetan Argentinan-eta sasoi baxua da oro har, jakina baita uda dela. Eta altua, berriz Estatu Batuetan. Hori hala izanik, euskara alorrean bederen gogor ibili dira Argentinan-eta, 'Euskara Munduan'go talde berri batek, bere burua euskara irakasle izateko bere lau urteko epeko lehenengo barnetegia egin baitu San Nicolasen; eta aldi berean, urtarrilean zein otsailean programa bereko aurreko uzta Euskal Herrian baitago, Lazkaoko Maizpiden barnetegi berezi bat egiten, ondoren euren euskal etxeetara itzultzeko 2020-2023 lau urteko formakuntza bukatuta. Zorion bero-beroak!

Gehiago irakurri...


Gernikako Arbolaren kimua landatu dute Kapitolioko lorategian

2016/07/06

Gogoangarria ari da izaten egun hauetan Washingtonen diren hainbat euskaldunentzat 2016 Smithsonian Folklife Festival delakoa: Euskal Herritik etorri direnentzat eta baita Estatu Batuetan bizi direnentzat ere. Bozkarioa aurpegietan eta airean senti daiteke; euskaldunak Estatu Batuetako bihotzean, erdigunean, kokatu baitira Euskal Herria eta euskal kultura, euren historia eta izaera erakusten, "beste edozein herri bezala", "normaltasunez", entzun dugu.

Gehiago irakurri...


Ramon Ysursa hil da Boisen, Estatu Batuetan, 95 urte zituela

2015/01/23

Ramon Ysursa (1920-2015). Irudian hil baino urte t'erdi lehenago, bazkaria eskatzeko momentuan Boiseko jatetxe batean (argazkia EuskalKultura.com)

Ramon Ysursa hil da Boisen. 95 urte zituela. Izan ere bere urtebetetze egunean hil da, azkeneko hilabeteetan beheititu ondoren. Egiari zor, 94 urteak arte osasun eta forma izugarri ona izan du, ezohikoa bere adinerako. Azken aldian nabaria zuen gainbehera eta familia eta ingurukoak tristeturik jabetuak ziren horretaz, nahiz eta espero ez zuten amaiera honela ematea, honelako nahigabeak beti nahiezean etortzen baitira. 

Gehiago irakurri...


Gaur abiatu dugu gure iritzi eta gogoeta sail berria

2015/01/21

Gehiago irakurri...


Delphine Paris, New Yorkeko euskalduna

2013/10/31

Gehiago irakurri...


Huntaz eta hartaz eta galderaren bati arrapostu

2013/08/06

Gehiago irakurri...


Cathy, Beñat, Marisol, Villa Mariako Euskal Astea, Gaztemundu...

2013/03/22

Gehiago irakurri...


Urte berria ilusioz eta lanean, barnetegia eta danbor hotsak

2013/01/14

Gehiago irakurri...


Azken agurra Kalifornian Jaime (Heguy) Brown-i eta gobernu berriaz

2012/12/17

Gehiago irakurri...


Jaime (Heguy) Brown hil da Kalifornian 20 urteak betetzeke

2012/12/06

Gehiago irakurri...


Joseba Etxarri

Joseba Etxarri

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia