euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Blogak > Nire talaiatik

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzak Hego Euskal Herrian

2011/05/24

Diasporako lagunekin hizketan, igandean Euskal Herrian izan diren hauteskundeen azalpen eta laburpen moduko bat idaztea eskatu didate, gertatutakoa bertan bizi ez direnentzat ulergarri izan daitekeen gisan. Hori egiten saiatuko naiz, esanez lehenik Hego Euskal Herriko udalak zirela hautatzen, eta horrekin batera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak, gehi Nafarroako Foru Parlamentua. Hauteskunde hauetan, lehen aldiz, kanpoan bizi diren herritartasun espainiarreko euskaldunek ezin izan dute bozkatu, orain arte zeukaten eskubide hori kendu egin baitzaie hala onartutako legez, hemendik aurrera autonomia, estatu eta Europako Parlamentu mailako hauteskundeetara mugatuz.

Oro har eta laburbilduz, murriztu edo xinpletu egiten da argazki politikoa, alderdi batzuk desagertu edo ia desagertu egiten baitira erakundeetatik. Grosso modo, EAJ da, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan) botorik gehien lortzen dituen alderdia. Ondoren --eta hau, eguneko ezuste eta datu aipagarrienetako bat-- Bildu [ezker abertzaleko kide independenteak, EA (Eusko Alkartasuna) eta Alternatiba (Ezker Batutik ateratako eszisio bat) alderdiek osatutako koalizioa] bigarren, izan ere Madrilgo Konstituzio Epaitegiak, Epaimahai Gorenak aurretik ez legeztatzeko erabakitakoa zuzenduz azken mementuan legeztatutako hautagaitza; EAJk baino botu gutxiago, baina zinegotzi kopuru handiagoa atera dute, zinegotzi kopuruan, beraz, EAEko lehenengo alderdia bilakatuz.

PSE-EE da hirugarren indarra, bozka galdera garrantzitsua jasanik. Laugarren indarra PP, eutsi egiten dio eta Araban eta Gasteizen lortzen ditu emaitzarik onenak. Bosgarren, Ezker Batua, jaitsiera handiz batekin. Seigarren, Aralar, kolpe handia harturik. Eta zazpigarren Hamaikabat [EAren eszisioa, Gipuzkoako Foru Aldundian EAJrekin koalizioan zeuden eta Diasporan ibilitakoak dira bere kideetako batzuk, urrunago joan gabe Iñaki Galdos foru diputatua Argentinan izana da duela astebete euskal etxe batzuk bisitatzen], hautagaitza propioarekin bere lehendabiziko hauteskundeetara aurkezten zen alderdia eta bide independente horretan lurra uztea ere lortu ez duen ontzia, Batzar Nagusietatik kanpo geratu baita eta udaletan ere hamabi zinegotzi baino ez baitu lortu.

EAEko lurralde bakoitzak kolore politiko desberdina hartzen du: Bizkaian EAJ baita alderdi bozkatuena, Bildu Gipuzkoan eta PP Araban. Bizkaian, Foru Aldundia erraz bereganatuko du EAJk, baina Araba eta Gipuzkoaren kasuan, bertako bi foru gobernuak hauteskunde ondoko itun eta negoziazioen eskuetan geratzen dira. Honela, gerta liteke Bilduk (aukera bozkatuena, alde handi batez gainera, Gipuzkoan) ez bereganatzea Gipuzkoako Foru Aldundia, baldin eta horretara jarriko balita EAJ-PSE-PP; eta Araban, ez da batere automatikoa izango PPko hautagaia izatea aldun nagusi, hor ere bozketen ondoko tratu eta erabakien baitan. Ikusteke dago alderdiek erakundearteko negoziazioak egingo dituzten, han emanez eta hemen kenduz foru aldundietan eta udaletan.

Nafarroan, UPN da garaile, baina gehiengo nahikoa lortu gabe, PPren botoak bildurik ere ez baitute lortzen erabateko gehiengoa. Deitu diote dagoeneko PSNri, orain artean euki duten hitzarmena segitzearren. Sozialistak presarik ez dute eta denbora eskatu dute, badakite eta euren eskuetan dagoela gobernua UPNri ematea edo, halakorik espero ez bada ere, bat egitea indar ezkertiar eta aurrerakoien gobernu batean Nafarroa Bai 2011rekin (Aralar, EAJ eta independenteak ditu partaide), Bildurekin eta Ezkerra-Izquierdarekin (Ezker Batua eta Batzarre). CDN desagertu egiten da Parlamentutik.

EAEko emaitzak (‘Euskadi’)

-EAJ-PNV - 325.968 boto - 872 zinegotzi - %30,05
-Bildu - 276.134 boto - 953 zinegotzi - %25,45
-PSE-EE - 177.248 boto - 234 zinegotzi - %16,34
-PP - 146.729 boto - 164 zinegotzi - %13,53
-EB-Ezker Batua - 34.591 boto - 13 zinegotzi - %3,19
-Aralar - 32.113 boto - 38 zinegotzi - %2,96
-Hamaikabat - 9.270 boto - 12 zinegotzi - %0,85

Bizkaiko Batzar Nagusiak

-EAJ-PNV - 216.273 boto - %38,06 - 22 eserleku
-Bildu - 122.056 boto - %21,48 - 12 eserleku
-PSE-EE - 96.980 boto - %17,07 - 9 eserleku
-PP - 80.203 boto - %14,11 - 8 eserleku
-EB-Ezker Batua - 20.467 boto - %3,60 - 0 eserleku
-Aralar - 15.829 boto - %2,79 - 0 eserleku

Gipuzkoako Batzar Nagusiak

-Bildu - 119.084 - %35,43 - 22 eserleku
-EAJ-PNV - 80.838 - %24,05 - 14 eserleku
-PSE-EE - 58.947 - %17,54 - 10 eserleku
-PP - 34.210 - %10,18 - 4 eserleku
-Aralar - 17.223  - %5,12 - 1 escaño
-EB-Ezker Batua - 9.012 - %2,68 - 0 eserleku

Arabako Batzar Nagusiak

-PP - 39.631 boto - %26,69 - 16 eserleku
-EAJ-PNV - 36.196 boto - %24,38 - 13 eserleku
-Bildu - 31.998 boto - %21,55 - 11 eserleku
-PSE-EE - 24. 879 boto - %16,76 - 9 eserleku
-EB-Ezker Batua - 6.258 boto - %4,22 - 2 eserleku
-Aralar - 4.168 boto - %2,81 - 0 eserleku

Nafarroako Foru Parlamentua

-UPN - 111.278 boto - %34,5 - 19 eserleku
-PSN-PSOE - 51.054 boto - %15,8 - 9 eserleku
-Nafarroa Bai - 49.768 - %15,4 - 8 eserleku
-Bildu - 42.839 - %13,3 - 7 eserleku
-PP - 23.449 boto - %7,3 - 4 eserleku
-Ezkerra-Izquierda - 18.409 boto - %5,7 - 3 eserleku
-CDN - 4.651 boto - %1,4 - 0 eserleku



« aurrekoa
hurrengoa »
Joseba Etxarri

Joseba Etxarri

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia