euskal diaspora eta kultura
2024/02/01
Urtero bezala, buletina emititu ez dugun urtarrila barne lanak egiteko baliatu dugu EuskalKulturan, sare sozialetan etenik egin ez badugu ere, eguneroko gure hitzorduei eutsiz. Sasoi honetan Argentinan-eta sasoi baxua da oro har, jakina baita uda dela. Eta altua, berriz Estatu Batuetan. Hori hala izanik, euskara alorrean bederen gogor ibili dira Argentinan-eta, 'Euskara Munduan'go talde berri batek, bere burua euskara irakasle izateko bere lau urteko epeko lehenengo barnetegia egin baitu San Nicolasen; eta aldi berean, urtarrilean zein otsailean programa bereko aurreko uzta Euskal Herrian baitago, Lazkaoko Maizpiden barnetegi berezi bat egiten, ondoren euren euskal etxeetara itzultzeko 2020-2023 lau urteko formakuntza bukatuta. Zorion bero-beroak!
2016/07/06
Gogoangarria ari da izaten egun hauetan Washingtonen diren hainbat euskaldunentzat 2016 Smithsonian Folklife Festival delakoa: Euskal Herritik etorri direnentzat eta baita Estatu Batuetan bizi direnentzat ere. Bozkarioa aurpegietan eta airean senti daiteke; euskaldunak Estatu Batuetako bihotzean, erdigunean, kokatu baitira Euskal Herria eta euskal kultura, euren historia eta izaera erakusten, "beste edozein herri bezala", "normaltasunez", entzun dugu.
2015/01/23
Ramon Ysursa hil da Boisen. 95 urte zituela. Izan ere bere urtebetetze egunean hil da, azkeneko hilabeteetan beheititu ondoren. Egiari zor, 94 urteak arte osasun eta forma izugarri ona izan du, ezohikoa bere adinerako. Azken aldian nabaria zuen gainbehera eta familia eta ingurukoak tristeturik jabetuak ziren horretaz, nahiz eta espero ez zuten amaiera honela ematea, honelako nahigabeak beti nahiezean etortzen baitira.
2015/01/21
2013/10/31
2013/08/06
2013/03/22
2013/01/14
2012/12/17
2012/12/06
Joseba Etxarri
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus