euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Blogak > Ene begirada

Iparraldea gaur

2015/01/21

Euskal emigrazio masiboen garaia bukatu da zorionez, nahiz eta oraindik gazte moldatuenek alde egin behar duten Paris, Londres, Frankfurt, Quebec edo Estatu Batuetara, beren formakuntzaren araberako lanpostua aurkitzeko.

Denbora berean, kanpotiar gazte moldatuak etortzen dira Lapurdiko kostaldera, goi mailako lan postuak berenganatzeko. Bidarteko teknogunean edo Baiona/Angeluko Unibertsitatean, argi eta garbi nabaritzen da fenomeno hori. Zergatik euskaldun gazte moldatuek joan behar dute askotan atzerrira beren bizia egiteko, Pariseko edo Lioneko gazteak finkatzen direnean Baiona eta Hendaia artean? Harrigarria, ez ?

Laborantza edo nekazaritzari dagokienez, baserria izan da mendez mende Euskal Herriko ekonomiaren oinarri nagusia baita euskadunen izaera sakonenaren iturria. Zoritxarrez, iharduera horrek ez ditu bere garai hoberenak bizi eta, aldiero gehiago, Iparraldeko baserritar gazteek nahiago dute arbasoek eraikitako eta moldatutako etxaldea utzi, lanpostu errexagoagoak aurkitzeko.

Alta, nahiz eta lan gogorra eta ordu asko eskatzen duena izan, bizi daiteke oraindik ardi hazkuntzatik edo baratzegintzatik. Kezka anitzen ondoren, pentsa daiteke Europako Batzordeak mantenduko dituela ematen dituen dirulaguntzak artzainen lana laguntzeko. Gainera, Iparraldeko baserritarrek kalitatearen apustua egin dute eta beren ekoizpenek errexki aurki ditzakete merkatuak Europan.



« aurrekoa
Noël Elorga

Noël Elorga

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia