euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Blogak > Diaspora bizia

Gaztemundu, 1996ko irailaren 16a: Jaurlaritzaren Diasporako gazteekiko egitasmoak 25 urte bete ditu

2021/09/16

“Ongi etorri bueltatu zaretenoi, zuen arbasoek gehienetan halabeharrez utzi behar izan zuten etxera itzuli zaretenoi, orain zuek hala nahi izanda etorri zarete, itzuleraren enbaxadi. Seguruenik askotan irudikatutako etxea duzue hau, leienda eta historia, mitoa eta errealitatea, handitasuna eta iniatura argi ezin ongi bereizirik" (Jose Ignacio Ruiz Olabuenaga, Euskal Herriaren ikuspegi orokorra", Gaztemundu programaren inaugurazio-hitzaldia, 1996ko irailaren 16a. Lehendakaritza, Vitoria-Gasteiz)

[Pedro J. Oiarzabal partaide izan zen gaur duela 25 urte Gaztemundu izena hartu zuen egitasmo haren inaugurazioan. Geroztik Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeetako gazteentzat antolatzen duen ekitaldi garrantzitsuenetako bat bezala sendotu da, egun Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza medio. Datozen lerroetan, Oiarzabalek gaurko datari lehenengo pertsonan begiratzen dio, ekimenaren antolakuntzan partaide izateak ekarri zion ikuspuntu eta oroitzapenetik]

"Egunak pasa eta faxak Atlantikoz bestaldeko eskabide gutxi batzuk baino ez zituen ekarri. Epemuga hurbiltzen zihoan heinean urduritasuna gutaz jabetzen zihoan eta zalantza, guk pentsatu bezain erakargarri ez ote zen izango. Finean, nor ziren munduan barreiatutako euskal gizataldeetako gazte horiek? Zer pentsatzen zuten eta ze ustea zeukaten Euskal Herriaz? Euren bizitzako parte izaten segituko zuten euskaltasunaren legatua? Zorionez azken egunetan trumilka iritsi ziren eskabideek beldur horiek uxatu zituzten. Berehala harritu gintuzten euren izen-abizenek, seme-alabak baitziren, bilobak, berbilobak eta belaunaldi zaharragokoak, Euskal Etxeetan ari zirenak, gazte kezka eta sentimentudunak.

[Gaztemundu hartako foiletoa bere jatorriko logoarekin, ingelesez eta euskaraz, hasiera batean kontuan hartu baitzen herrialde ingeles-hiztunen herrialdeetako gazteak partaide izatea]

Hitz horiekin hasi zuten Gaztemundu programako sortzaile eta koordinatzaile Agustin M. Oiarzabal eta Magdalena Eizagirrek Breve diario de Gaztemundu (Gaztemunduko egunkari laburra), balantze-kaiera modura, jarduera bukatu ondoren idatzia. Antolatzaile Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Andoni Ortuzar orduan buru, Euskal Gizataldeekiko Zuzendaritza, Iñaki Agirre zuzendari, eta MariKarmen Garmendia gidari zuen Kultura Saila, abiarazi zen berritzaile eta Estatu osoan orduan bakarra zen programa hau, helburu izanik  Euskadiren errelitate ugari anitzak (ekonomikoak, instituzionalak, kulturalak, akademiko, turistikoak...) Diasporako hirurogei gazteko talde bati.

Zortzi herrialdetako (Argentina, Txile, El Salvador, Mexiko, Peru, Puerto Rico, Uruguai eta Venezuela) hogeita bederatzi euskal etxetako hogeita hamabi mutil eta hogeita zortzi neska izan ziren Gaztemunduko edizio hartako partaide 1996ko irailaren 16tik 30era. Batazz beste 24 urte zeuzkaten eta euretako %60 ez ziren eskula aurretik izanak Euskal Herrian. Hautatuak izateko, formakuntza eta enplegua, kultura eta teknologia berriez proposamen eta proiektuak aurkeztu zituzten lan-jardunaldietan mahaigaineratu eta programan zehar eztabaidatuak izan zitezen.

"Harrapatzeko eta busti eta ikasteko gogoak itzelak ziren", biltzen zuen Gaztemunduko Egunkari Laburrak. "Lan-taldeak iritziak kontrajartzeko egiazko eztabaidagune izan ziren, eta afalostean luzatzen ziren ordu txikietaraino. Partaidetza hitzaldi eta mahai-inguruetan bizia zen, elkarri entzun eta gazteen arteko eskarmentuak trukatzen ziren, herrialde eta euskal etxe bakoitzeko arazoak azalduz. Elkar ezagutzen eta lagun egiten joan ziren".


Gaztemunduko lehenengo taldeko kideak Antiguako Andra Mari Santutegian, Bizkaiko Urduñan (argazkia Idoia Barrondo). Ikus partaide guztien izen-abizen eta herrialdeak artikulu honen amaieran.

Desberdin eta antzekoak

Gaztemunduk elkartopatze samurra eta komunikazio jario zuzena ahalbidetu zuen, gehienetan lehenengo aldiz, herrialde diferentetakoak izan arren identitate komuna partekatzen zuten euskal jatorriko gazteen artean. Gaztemundu hura hasi zen unetik azken momenturaino programa trinko eta bizkorra izan zen, bizitzen ari ziren guztia xurgatu ahal izateko orduak falta zituena.

Barkatu neure burua aipatzea. Lerro hauek idatzi zituena izan zen, Idoia Ibarrondorekin batera, egunerokotasunaz eta jarduera eta kudeatze-lanez arduratu zena ekitaldiak irain zituen hamabost egunetan. 25 urte besterik ez nituen, eta hiru urte neramatzan Irlandan bizitzen. Euren etxea utzi behar izan zuten ondorengo ziren gazte haien erbeste eta emigrazio istorioek markatu ninduten eta oraindik darabilzkit buruan bueltaka. Zalantzarik gabe egun haiek eta hirurogei gazte haiek indartu egin zuten nigan gure joan-etorri iragana eta horrek, urte batzuk geroago, neronek Atlantikoa zeharkatzera eramango ninduen, lehenago neska-mutil haien guraso, aitona-amona eta birraitona-amonek egin bezala, nire kasuan diaspora ikasketak sakondu eta interneten gaitasuna aztertzearren migranteen instituzio eta sareen zerbitzuko komunikazio tresna bezala.

Zalantzarik ez dut esatean Gaztemundu dela nire oroimenak gordetzen duen esperientziarik atseginenetako bat. Egitasmo berean sentimentua, ikasmina eta ekintza batzeak ekarri zion arrakasta. "Guztiaren gainetik norberak pertsonak gordetzen ditu gogoan, arduratsu hartu dituzten erabakiak eta euren altuera eta gizatasuna, horrek handitu zuen Gaztemundu. Guztiengandik ikasi genuen eta irakaspen izan ziren guretzat", amaitzen du Egunkari Laburrak...

25 urte pasa dira

1996ko Gaztemunduko neska-mutiko guztiei, zorionak bihotz bihotzez. 'Itzuleraren enbaxadari' izan ziren, azkeneko mende laurden honetan Diasporako ehundaka gazteren presentzia Euskal Herrian bideratu duen egitasmo arrakastatsu baten aitzindari. Arbasoen kultura eta tradizioak mantentzeko eruen konpromiso, ahalegin eta atxikimendu irmorik gabe ez zen posible izango Gaztemundun parte hartu duten hurrengo belaunaldientzako etorkizunik ehuntzea.

Eta ezin aipatu gabe utzi momentu hartan parekorik ez zeukan programa honen potentzialitatea sumatu zuten buruzagi politiko eta arduradun instituzionalak, berau gauzatzeak zeukan arriskua eurenganatuz. Ospatzeko tenorea da, eta baita lan egiteko eredu bat aldarrikatzekoa ere. Herrigintza konpromiso, Memorio anitza eta historia integratzailea eraikitzekoa. Orainaldia etorkizunez kargatu nahi duguna, diaspora eta gazteak merezi duten lekuan partaide.

1996ko GAZTEMUNDUko PARTAIDEAK

Argentina

María Aguirre
Mikel Aguirre
Iñaki Aramayo
Juan José Arregui
Horacio Ayesa
María José Baqueriza
Lorene Baqueriza
Ignacio Baztán
Juan Pablo Berardi
Federico Borrás
Mariano Carricart
Verónica de Arteche
José Ignacio Echeverria
José Esnal
José María Etchegoin
María Lucrecia Etcheverry
Ignacio Etchevers
Francisco Etchevers
Victoria Etchevers
Marina García
Miguel García
Pablo Iparraguirre
Jorge Izaguirre
Irune Laburu
Aitor Laburu
Gilles Landaboure
Martin López de Armentia
Irene López de Vicuña
Sebastián Luque
Diana Marquez
Martin Migueles
Carlos Sarasola
Ama Sarrabayrouse
María Ana Scala
Maricel Totorikaguena

El Salvador

Javier Bolaños
Luis Marín

Mexiko

Daniela Borbolla
Julen de Garritz

Peru

Mirentxu Irisarri
Raúl Noblecilla
Puerto Rico
Miren Ayerdi
Imanol Gabilondo

Txile

Elvira Oyanguren
Amaya Oyanguren
Loreto San Miguel

Uruguai

Alicia Echeverrigaray
Leonardo Eguiazabal
Karina Fernández
Pablo Olaizola
María Nieves Ormaechea
María Inés Quirici
Matías Uraga
María Alejandra Wolan

Venezuela

Unai Álvarez
Eider Bideguren
Eneritz Bideguren
Julen Burgaña
Ander Rivas
Lourdes Urresti



hurrengoa »
Pedro J. Oiarzabal

Pedro J. Oiarzabal

Pedro J. Oiarzabal doktorea da Zientzia Politiko-Euskal Ikasketetan, Nevadako Unibertsitatean Renon (AEB). Bi hamarkada daramatza ikerketa eta aholkularitzan, politika publiko gaiak (herritartasuna atzerrian eta itzulera), diaspora eta teknologia berriak, eta memoria sozial eta historikoa (ahozko historia, migrazioa eta erbestea) aztertzen, indar berezia jarriz euskal kasuan. Twitter-en @Oiarzabal

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia